Euskaltzaindiak 'El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha' liburua sareratu dau

Bizkaie! 2013-07-19 11:23

El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean bertan dago irakurgai. Liburua Euskaltzaindiaren Jagon bildumako 13. zenbakia da.

Akademiaren eta Ikastolen Elkartearen arteko lankidetzearen emoitzea da lana, eta BBKren laguntzinoagaz argitaratu zan. Liburuak Ikastolen historia soziala kontetan dau; historia horregaz zerikusia daben datuak, jazoerak, lekukotzak eta abar. Bai ikastolea azaletik ezagutzen dauen irakurleak bai adituak ikastola mobimentuaren ikuspegi osoa topauko dau, azaldu dabe Euskaltzaindiko iturriek.

2010ean, euskeraz argitaratu zan, Ikastola mugimendua. Dabilen herria izenburuagaz, eta 2011n, gaztelaniaz. Itzulpena Jorge Giménezek egin eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu