Udako arte erakusketak Lekeitioko Kultur Kaian
2013-07-17 11:40 KultureaLehenengoan Sain Maurreko artistak dira protagonista, garagarrilaren 16tik 21era bitartean, Kaletik kartzelara, kartzelatik kalera deitutako erakusketan Julen Atxurra Egurrola (Pototo), Jon Bienzobas Arretxek (karaka) eta Patxiku Guimon Fagoagaren lanak dagoz ikusgai.
Lekeitioko Kultur Kaian, kaleko arteek deskantsua hartu dabenea, udako arte erakusketek hartzen dabe lekukoa garagarrilaren 16tik irailaren 1era bitartean.
Lehenengoan Sain Maurreko artistak dira protagonista, garagarrilaren 16tik 21era bitartean, Kaletik kartzelara, kartzelatik kalera deitutako erakusketan Julen Atxurra Egurrola (Pototo), Jon Bienzobas Arretxek (karaka) eta Patxiku Guimon Fagoagaren lanak dagoz ikusgai.
Hirurek, hainbat espetxetatik pasau ostean, Saint Maurren egin eben bat sasoi batez. Artista autodidaktak dira. Kartzelak artea ikastea galarazota, barruko preminak eta pasinoak eroan zituan arte adierazpide desbardinak lantzera. Unibersidade edo akademietatik pasau ez dan artea daukagu, beraz, gure aurrean, indarrak eta bizitasunak bere balioa biderkatzen dauelarik. Artea hesiak atzean ixteko erea ez eze, umeei, senideei, lagunei eskerrak emon eta maitasuna adierazoteko modua be bada. Arteak burruka zein askatasun nahiak adierazoten ditu.
Garagarrilaren 22tik 28ra, barriz, Ana Irigoienen txandea izango da. Eguzki beltzean luma zuriak beltz da Ana Irigoienek aurkeztuko deuskun lana. Berau Arte Ederretan lizentziatua da eta ondoren argazkilaritza ikasketak egin zituan. Gaur egun Beurkoko Arte Batxilergoan eskolak emoten ditu.
Tartetxu bat hartu eta abuztuaren 19tik 25era Maria Ángeles Ruiz de Gopeguik 10 akuarela eta 25 olio erakutsiko deuskuz. Ibilbide luzea dauka Areetarrak arteen munduan eta hainbat lekutan eerakusketak egin ostean Lekeitiora hurreratuko da.
Azkenik, Ismaila Coiyk abuztuaren 26tik irailaren 1era bitartean bere 18 lanak aurkeztuko deuskuz. Ismaila, Dakarren, Senegalen, jaio zan 1975. urtean. Bere margo ikasketak Aoune Sane Arte eskolan hasi zituan 2000. urtean. Lehenengo aldiz 2006an, jaioterrian eta bakarlanean aurkeztu zituan bere arte lanak. 2009an, barriz, Lekeitiora biziten etorri zan eta bertotik jarraitzen dua arteagazko zaletasuna.
Udako arte erakusketak, beraz, arratsaldeko 19:00etatik 22:00etara zabalik izango dira. Horrezaz gan, artistek holan erabagi ezkero, ordutegia zabaldu leikie.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!