2013ko Fun & Serious Game Festival jaialdiak bideojoko onenaren sarirako lanak aurkezteko epea zabaldu dau
2013-07-18 12:54 kulturbizGaragarrilaren 17tik urriaren 20ra arteko epea izango da III. Fun & Serious Game Festivalean bideojokoak aurkezteko, bai joko serioen kategorian, bideojokoen teknikak hezkuntzan, osasunean, zientzian eta bestelako arlotan apliketan dituenak, bai aisialdiko bideojokoen kategorian.
Garagarrilaren 17tik urriaren 20ra arteko epea izango da III. Fun & Serious Game Festivalean bideojokoak aurkezteko, bai joko serioen kategorian, bideojokoen teknikak hezkuntzan, osasunean, zientzian eta bestelako arlotan apliketan dituenak, bai aisialdiko bideojokoen kategorian. 2013. urtean produzidutako bideojoko guztiek parte hartu leikie lehiaketan, baina jaialdiko arautegia betetea nahitaezkoa izango da.
Joko Serioen eta Aisialdiko Jokoen kategorietan zenbait azpikategoria be badagoz:
Serious Game
Atal honetan, joko serioak, simulagailuak, aplikaziNoak edo gamifikaziNoaren teknikak erabilten dituen garapen-lanak sarituko dira, besteak beste, enpresan, kulturan, gizartean, medikuntzan edo prestakuntzan ezartzekoak badira. Zehatz esateko ondoko kategoriak barrubatzen ditu: osasuna, hezkuntzea/prestakuntzea, enpresa-estrategia, gizartea/kulturea.
Urtetik urtera arlo honetako gero eta bideojoko gehiago aurkezten dira, gure eguneroko bizitzan erabilera ugari dituelako. Aurten be sektore honetako profesional ospetsuek parte hartuko dabe F&S jaialdian, joko serioei buruz egiten diran berbaldietan, hain zuzen be.
Aisialdiko jokoak
Hmeen sartzen dira PlayStation 3, Xbox 360, WiiU, PlayStation Vita eta Nintendo 3DS bideokonsolen, eskuko telefono eta tabletetarako bideo-jokorik onena, ekintzazkoak, abenturazkoak, rol, Independentea, umeentzat, On line / Web, kirol arlokoak, Motorra, soinu-bandarik onena, gidoirik onena, marketin-kanpainarik onena eta saririk garrantzitsuena: urteko bideojokorik onena.
Igaz bideojokoen mailea ikusgarria izan zan, izan be, sektoreko enpresa garrantzitsuek eta enpresa independenteek parte hartu eben hainbat kategoriatan. Horrenbestez, epaimahaiari gatx egin jakon irabazlea aukeratzea.
Lehiaketarako bideojokoak jaialdiaren webgunearen bidez bialduko dira: Serious Game edota Aisialdia.
2013ko kartela
Nerea González Mardones bilbotarra da Next Level kartelaren egilea. Lehiaketearen deialdira aurkeztutako 500 kartelen artean aukeratu behar izan dau epaimahaiak
Aurtengo irabazlea, Nerea Gonzalez Mardones da, Bilboko 25 urteko gaztea, diseinatzaile grafikoa.
III. Fun & Serious Game Festival
Aurtengoa hirugarren Fun & Serious Game Festival dogu, eta Europako bideojokoen jaialdirik garrantzitsuenetakoa da honezkero. Zemendiaren 25ean hasi eta abenduaren 1ean amaituko da, eta Bilboko hainbat lekutan egingo da.
Fun&Serious Game Festival jaialdiaren babesleak Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia izan dira, eta ADESE laguntzaile moduan ibili da. Era berean, Bilbon egoitzea dauen Digipen amerikar unibersidade ospetsuaren eta Virtualware enpresearen aholkularitza estrategikoa be izan dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!