Donostia eta Zuricheko zinema jaialdiek lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2013-06-24 18:50 BarriakZuricheko zinema jaialdiak eta Donostia Zinemaldiak indarrak batuko ditue zinemaldi donostiarraren aurtengo edizinotik aurrera, eta, hartu-emonen lehenengo etapan, zinemaldi suitzarrak Espainiako gaur egungo zinemeari eskainitako atal bat estreinauko dau, San Sebastian Window izenburupean.
Sopelako kiroldegiak jarduera batzuk euskeraz eskainiko ditu lehen aldiz, irailetik aurrera
2013-06-24 17:33 Euskerea berbagaiKanpaina honetan ezinbesteko bihurtu zarien protagonistoi, gure kirolarioi eta kiroldegiko monitoreoi, eskerrak emon nahi deutsueguz, proiektu hau aurrera eroateko prest agertu zarielako eta eredua izan zarielako.
Le Bus Rouge taldeak irabazi dau Zornotzako Haizetara VIII. Kale Musikarien Lehiaketako sari nagusia
2013-06-24 12:29 MusikeaZornotzako kaleak musikaz bete dira astegoienean, Haizetara VIII. Kale Musikarien Lehiaketea dala eta. Frantziako Le Bus Rouge taldea izan da irabazlea, folka eta gaur egungo eritmoak nahasten dituan fanfarrea. 10.000 euroko saria jasoko dabe.
Aiko taldeak ikasturte amaierea ospatuko dau zapatuan, Plateruena kafe antzokian
2013-06-21 15:52 KultureaAiko musika eta eta jantza irakasle taldeak zapatuan, hilak 22, egingo dau aurtengo Jantzazale Eguna, Durangoko Plateruena kafe antzokian. Ikasturtea amaitzeko, antxinako erromerien antzeko jaia prestau dabe, bazkari eta bazkalostea.
Ken Zazpik eta EOSek zemendian aurkeztuko dabe alkarregaz egindako diskoa
2013-06-21 15:08 MusikeaZemendiaren 8an aurkeztuko dabe Ken Zazpi taldeak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak alkarregaz sortutako diskoa. Bost kontzertu emongo ditue, lehenengoa abenduaren 3an, Donostiako Kursaalen.
Itziar Laka eta Xabier Kaltzakorta bizkaitarrak Jose Luis Lizundia euskaltzainaren lekua hartzeko prest
2013-06-21 12:54 Euskerea berbagaiDaborduko euskaltzain emeritu dan Jose Luis Lizundiaren ordezkoa aukeratuko dau laster Euskaltzaindiak. Hautagaiak aurkezteko epea datorren astean amaituko da, bagilaren 28an. Hautagai bi dagoz momentuz, Xabier Kaltzakorta eta Itziar Laka.
'Euskaraz bizi nahi dut' film laburren lehiaketako lanak ikusgai, Donostiako 61. Zinemaldian
2013-06-21 11:38 BarriakDonostiako Zinemaldiak eta Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak indarrak batu ditue euskerearen normalizazinoa bultzatzeko. Kontseiluak antolatutako Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketako irabazlea eta finalera ailegetan diran lanak lehenengoz irailaren 26an proiektauko dira jentaurrean, Zinemaldiaren 61. edizinoaren barruan.
Bilbaomusikak Musikearen Europako Eguna ospatuko dau
2013-06-21 11:03 MusikeaBilbaoMusikak bilbotar zein kanpotar guztiak animau nahi ditu aurten be Musikearen Europako Eguneko ospakizunetan parte hartu deien gaur, barikua, hilak 21, kontinenteko beste 250 uriburutan egiten diran ospakizunakaz bat eginez.
Patxi Zabaletak 'Absurdoko kontuak' liburua kaleratu dau
2013-06-20 15:07 KultureaAbsurdoari buruzko gogoeta filosofikoa egin dau Patxi Zabaletak Absurdoko kontuak edo zoroen kronikak lan barrian. Pamiela argitaletxeak kaleratu dau liburua, Saio eta Testigantza atalean.
'Kea', UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen hirugarren interbentzinoa Deustuko zubian
2013-06-20 15:04 KultureaGaur eguena, bagilak 20, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxoleak, Ane Rodríguezen eta Josu Billelabeitiaren Kea interbentzinoa hartuko dau garagarrilaren 10era arte.
Dave M. Allen-ek, The Cure taldeko produktoreak, Zea Maysen disko barria produziduko dau
2013-06-20 14:13 MusikeaZea Mays taldeak jakinarazo dauenez, datorren garagarrilaren 15ean, Urdulizko Tio Pete estudioan sartuko dira euren zazpigarren diskoa grabetan. Produktorea, barriz, Dave M. Allen izango da.
Bilboko Harrobia zentroak umeentzako udaleku artistikoak antolatu ditu
2013-06-20 13:29 KultureaHarrobia Ekoizpen Eszenikorako Barrikuntza Zentroak umeentzako Udaleku Artistikoak eskainiko ditu garagarrilean. Euskal konpanietako antzezle, jantzari eta zirkuko artistak izango dira begiraleak. Izena emoteko epea bagilaren 28an amaituko da.
Google bilatzaileak euskerea sartu dau interneteko agirien memoria eta erreprodukzino zerbitzuetan
2013-06-20 12:31Euskerea gehituz, dagoeneko 65 hizkuntzatan erabil daiteke zerbitzu hori. Izan be, euskereagaz batera, beste 17 hizkuntza gehitu ditu: galegoa, afrikaans, amharerea, zinhala, txinerea (Hong Kong), gaztelania (latinoamerikarra), estonierea, frantsesa (kanadarra), islandierea, jemerierea, laorerea, malaysierea, nepalerea, persierea, swahili, urdua eta zuluerea.
Euskal Kostaldeko Museoen Sareak Museoan Eguna eta txartel barria aurkeztu ditu
2013-06-19 17:48 kulturbizEuskal Kostaldeko Museoen Sareak, bagilaren 22 eta 23rako, Euskal Kostaldeko Museoen egunerako sortutako jarduera programa eta sareak sortu dauen Txartel barria aurkeztu ditu gaur, hilak 19, Donostiako Aquariumeko Auditorioan.
Astegoienean jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko XXV. Bertsolari Txapelketea
2013-06-19 15:49 BertsolaritzeaDatorren zapatuan, bagilaren 22an, Euskal Herriko Eskolarteko 2013ko Bertsolari Txapelketea jokatuko da. Bertsozale alkarteak eta Euskal Herriko Ikastolen Alkarteak alkarlanean antolatutako txapelketeak hogeita bosgarren ekitaldia dau aurtengoa. Orioko Udalaren babesagaz, herri horretako Karela kiroldegian izango da finala.
Euskal Kultur Erakundeak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe Baionan
2013-06-19 15:29 kulturbizHitzarmen horrek Euskal Kultur Erakundearen eta Euskaltzaindiaren arteko hartu-emonak indartu eta beste eremu batzuetara be eroatea dau helburu. Oro har, bi erakundeok lankidetzan ibiliko dira, euskerea eta euskal kulturea zabaltzeko ekimenak areagotzeko asmoz.
Morgako Udalak IV. Baseleizen Ibilaldia antolatu dau
2013-06-19 14:48Morgako Udalak beste urte batez antolatu dau herriko baseleiza ibilaldia herriko ondare eta natur aberastasuna ezagutzera emon eta herrian ohitura osasuntsuak ta gizarte hartu-emonak sustatzeko asmoz. Hitzordua: bagilak 30, domekea.
Bilboko Unibersidade eta Antzerki Eskolen II. Jaialdia garagarrilaren hasieran egingo da
2013-06-19 12:19 KultureaEAE zein Nafarroako prestakuntzazko antzerki-talde askok parte hartu arren, izena mon daben antzezlan guztien artean, azkenean sei aukeratu dira, garagarrilaren 1etik 6ra taularatzeko.
Deustuko Unibersidadeko Zuzenbideko sei ikaslek praktikak egin ahal izango ditue udan Bizkaiko Aldundian
2013-06-19 11:34Hitzarmenari esker, Deustuko Unibersidadeko Zuzenbideko Fakultadeko graduko hirugarren mailako sei ikaslek praktikak egin ahal izango ditue uda honetan Lehendakaritza, Gizarte Ekintza eta Kultura sailetan eta Ogasun Sailari atxikitako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan (FAEA).
Aurtengo Aste Nagusiko sei kartel finalistak aukeratu ditue
2013-06-18 18:242013ko edizino honetan 240 lan aurkeztu dira. Aurten lanak leku desbardinetatik heldu dira, hau da, Araba, Gipuzkoa, Bartzelona, Madril, Valentzia, Pontevedra, Castelló, Sabadell, Torrelavega, Toledo eta Mexikotik.













Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...