Donostia eta Zuricheko zinema jaialdiek lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2013-06-24 18:50   Barriak

Zuricheko zinema jaialdiak eta Donostia Zinemaldiak indarrak batuko ditue zinemaldi donostiarraren aurtengo edizinotik aurrera, eta, hartu-emonen lehenengo etapan, zinemaldi suitzarrak Espainiako gaur egungo zinemeari eskainitako atal bat estreinauko dau, San Sebastian Window izenburupean.

Zuricheko zinema jaialdiak eta Donostia Zinemaldiak indarrak batuko ditue zinemaldi donostiarraren aurtengo edizinotik aurrera, eta, hartu-emonen lehenengo etapan, zinemaldi suitzarrak Espainiako gaur egungo zinemeari eskainitako atal bat estreinauko dau, San Sebastian Window izenburupean. Atal horretan, Donostia Zinemaldiko hainbat sailetan aurkeztutako pelikulak emongo ditue. Donostia Zinemaldiak, barriz, alemanez hitz egiten dan herrialdeetako pelikula sorta bat -gehienak, Suitzakoak- emongo dau Zurich Window izeneko atalean.

Zuricheko zinema jaialdiak bere burua sendotzeko beste pausu bat emon dau Donostia Zinemaldiagaz adostutako hitzarmen honi esker. Bi aldeek adierazo dabenez, datozen urteetan indartzea espero daben lankidetza horrek sinergiak sortzen lagunduko dau eta mundu osoko zinemagileei Europako merkatuan errazago sartzeko aukerea emongo deutse.

Lankidetza akordioaren aurrean, pozik agertu dira Suitza eta Donostiako jaialdietako arduradunak; Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak zinemearen munduko talentu barrien alde indarrak bateratzearen garrantzia nabarmendu dau. Oso gustora gagoz denpora laburrean plataforma sendo bihurtu dan Zuricheko zinema jaialdiagaz hartu-emonak hasteagaitik. Duda barik, indartzen dagoan hegoaldeko zinemeari iparraldeko herrietara sartzeko aukerea emoten deutson ate bat da, azaldu dau.

Karl Spoerri eta Nadja Schildknecht Zuricheko zinema jaialdiko zuzendarikideek be aurreikuspen positiboak ditue. Harro gagoz holako itzal handia daukan kide bategaz alkarregaz lan egiteko aukerea izateaz. Donostia, besteak beste, Latinoamerikako zinemearen foro aparta izateagaitik nabarmentzen da. Esangura horretan, Zuricheko zinema-jaialdiari sormenez betetako eta aniztasun zinematografiko nabarmeneko eskualde horregaz etenbako loturea izatea ahalbidetuko deutso, esan dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu