'Euskaraz bizi nahi dut' film laburren lehiaketako lanak ikusgai, Donostiako 61. Zinemaldian

Bizkaie! 2013-06-21 11:38   Barriak

Donostiako Zinemaldiak eta Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak indarrak batu ditue euskerearen normalizazinoa bultzatzeko. Kontseiluak antolatutako Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketako irabazlea eta finalera ailegetan diran lanak lehenengoz irailaren 26an proiektauko dira jentaurrean, Zinemaldiaren 61. edizinoaren barruan.

Euskerearen normalizazinoa helburu, Kontseiluak euskeraz biziteko nahia adierazoten daben film laburren lehiaketea abiatu eban igaz. Aurten bigarren edizinoa egin dabe. Donostiako Zinemaldiak egitarau ofizialean txertatu dau film laburren lehiaketan. Film laburren bidez euskeraz biziteko nahia azaltzea da lehiaketearen helburua.

"uskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketako epaimahaia sektoreko profesionalek eta Kontseiluko idazkari nagusiak osatuko dabe. Irailaren 26an bertan, lanak proiektau ostean, jakinarazoko dabe nor dan irabazlea. Film onenak 2.000 euroko saria jasoko dau. Beharrak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu