Deustuko Unibersidadeko Zuzenbideko sei ikaslek praktikak egin ahal izango ditue udan Bizkaiko Aldundian

Bizkaie! 2013-06-19 11:34

Hitzarmenari esker, Deustuko Unibersidadeko Zuzenbideko Fakultadeko graduko hirugarren mailako sei ikaslek praktikak egin ahal izango ditue uda honetan Lehendakaritza, Gizarte Ekintza eta Kultura sailetan eta Ogasun Sailari atxikitako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan (FAEA).

Bizkaiko Foru Aldundiak hezkuntza arloko lankidetza-hitzarmena sinatu dau Deustuko Unibersidadeagaz, Zuzenbideko Fakultadeko ikasleek lan errealidadeagaz hartu-emonak izan deiezan eta, holan, lanbide heziketa handiagoa izaten laguntzeko. Hitzarmenari esker, Deustuko Unibersidadeko Zuzenbideko Fakultadeko graduko hirugarren mailako sei ikaslek praktikak egin ahal izango ditue uda honetan Lehendakaritza, Gizarte Ekintza eta Kultura sailetan eta Ogasun Sailari atxikitako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan (FAEA).

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak beste hitzarmen bat sinatu barri dau Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Ederretako Fakultadeagaz, ikasleen osoko prestakuntzea lortzeko asmoz, teoria eta praktikea buztartuta. Kasu horretan, Fakultadeko bigarren zikloko bi ikaslek prestakuntza praktiko hori jasoko dabe foru erakundearen Zaharbarritze Tailerrean. Ikasleek obraren tratamendu osoa egingo dabe: jaso, bilgarria kendu, enbalau, txosten teknikoa idatzi eta dokumentazino grafikoa batu.

Hitzarmen horreen helburua, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailak sinatzen dituan hezkuntza arloko lankidetza-hitzarmen guztiena bezela, Bizkaiko gazteen prestakuntza hobea lortzea eta, aldi berean, lanbide bizitzan egiazko lan giroan hasteko aukerea emotea da.

Praktikak egiten diran sail bakotxean irakasle bat izentetan da, zereginak eta lanaldia banatu, ezagutzak lehenetsi eta praktiketako langileak egindako lana aztertu eta eguneroko zereginean gidatzeko.

2013. urtean, orain arte, hamar hitzarmen sinatu dira goi mailako hezkuntzako zenbait ikastetxe, unibersidade eta Lanbide Heziketako zentroakaz, 39 ikaslek euren prestakuntza aldia Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza, Ogasun, Gizarte Ekintza, Kultura eta Lehendakaritza sailetan egin ahal izateko.

Aurreko ekitaldian hamar hitzarmen sinatu ziran, gehienbat Deustuko Unibersidadeagaz eta Euskal Herriko Unibersidadeagaz, baina baita Zaragoza eta Salamancako unibersidadeakaz eta Bizkaiko Lanbide Heziketako zentroakaz be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu