BilbaoMusikak musika-udalekuetan izena emoteko epea edegi dau

Bizkaie! 2011-04-06 18:43   Musikea

BilbaoMusikak ¡¡Divertimenti!! musika-udalekuak antolatu ditu bost urte eta hamabi urte bitarteko umeak musikara eta antzerkigintzara hurreratzeko asmoz. Bilboko Udal Musika Eskolako egoitzan (Sorkunde kalea, 8) musikearen ganeko hainbat jarduera antolatuko ditue garagarrilean, euskeraz zein gaztelaniaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Richard Serra eskultorearen pentsamentu teorikoari buruzko liburua argitaratu dabe

Bizkaie! 2011-04-06 18:00   kulturbiz

Richard Serra. Escritos y entrevistas. 1972-2008 liburua aurkeztu barri dau Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Jorge Oteiza Katedrak Bilboko Guggenheim Museoan.

Aitziber Alonso ilustratzailea, Galtzagorri alkarteko presidente barria

Bizkaie! 2011-04-06 17:37   Kulturea

Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literaturako Elkarteak urteko batzar orokorra egin eban apirilaren 2an Donostian, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunakaz batera. Batzarrean Aitziber Alonso ilustratzailea izentau eben alkarteko presidente barri.

Mikel Laboa, Martin Olazar zein Bilintx 'Bidegileak' bilduman

Bizkaie! 2011-04-06 15:54   Euskerea berbagai

Martin Olazar Uribe, Mikel Atxaga Fernandez, Jose Maria San Sebastian Latxaga, Mikel Laboa Manzisidor, Frantzisko Inazio Lardizabal Urretabizkaia, Jean-Pierre Duvoisin, Emile Larre, Maria Pilar Lasarte Zubitur, Indalezio Bizkarrondo Bilintx, Juan Frantzisko Petriarena Xenpelar, Pedro Mari Otaño Barriola eta Antonio Zavala Echeverria dira bidegile barriak.

Online Erreputazinoa zelan kudeatu?

Bizkaie! 2011-04-06 15:05

EHUko Ikus-entzunezko eta Publizitateko Sailak, VII. Komunikazio Enpresarial eta Instituzionalaren jardunaldia antolatuko dau apirilaren 14an, eguena, Leioako Campusean. Aurtengo gaia Online Erreputazinoaren Kudeaketea izango da

EAEk bere eskaintza turistikoa aurkeztuko dau asteon Bartzelonako SITC azokan

Bizkaie! 2011-04-06 13:10

Euskal Autonomi Erkidegoak Bartzelonako SITC azokan bere eskaintza turistikoa aurkeztuko dau asteon. Kataluniako Nazinoarteko Turismo Azokearen 20. edizinoa da aurtengoa eta apirilaren 7tik 10era bitartean egingo da.

Andolin Eguzkitza

Bizkaie! 2011-04-06 12:33

Andolin Eguzkitza: Bizkaie!-ren laguna

Xpressionk Zirkuitua aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2011-04-06 11:32   kulturbiz

Kulturearen sustapena da Xpressionk ekimenaren jarduera nagusia, gizartean dagoan eta ezagutzen ez dan kultura aktiboa sustatu eta kaleratzea. Horretarako edozein esparruko artista ez profesionalei (Musika, arte eszenikoak, plastikoak, etab.) lekuak bilatu eta eskaintzen saiatzea da ekintza nagusia, holan bertan euren lan artistikoak kaleratu deiezan.

'Inside job' dokumental arrakastatsua estreinauko dabe barikuan Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2011-04-06 10:52   Barriak

Barikuan, hilaren 8an, Inside job film dokumentala estreinauko dabe Bilbon. Charles Fergusonek zuzendutako lanak Oscar saria irabazi eban bere alorrean, eta Cannes, Toronto, New York eta Valladolideko jaialdietan be emoitza onak lortu zituan. Bilboko Alondigan eskainiko dabe dokumentala.

GOAZ Museum, Sabino Arana Fundazioaren egoitza barria Bilbon

Bizkaie! 2011-04-05 18:12   kulturbiz

Sabino Arana Fundazioak egoitza barria aurkeztu dau; aurrerantzean, Bilboko Moraza plazan (Artxandako Funikularraren plazaren goiko aldean) batuko dira Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Agiritegi Historikoa, Hermes aldizkaria eta Gogoeta eta Elkarrizketarako mintzagunea eta Fundazioa bera.

Leioako Umore Azokeak alkarlan hitzarmenak sinatu ditu

Bizkaie! 2011-04-05 18:02   Kulturea

Leioako Umore Azokeak alkarlan hitzarmenak sinatu ditu Aragoi eta Illes Ballearseko gobernuakaz, Extremadurako Juntagaz, Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeagaz eta Galizako Asociación de Nuevo Circo Pistacinkogaz.

Bilbao Ars Sacrum jaialdiak eleiz musikarik onena eskainiko dau apirilaren 9tik aurrera

Bizkaie! 2011-04-05 14:25   Musikea

Munduko hainbat herrialde eta kulturetako eleiz musikea batuko dau Bilbao Ars Sacrum jaialdiak apirilaren 9tik 20ra bitartean, Bilbao 700 Fundazioak antolatuta. Bilboko Gizakundearen Andra Mari eleizan egingo ditue kontzertu guztiak.

Bilbok 2014ko Diseinuaren Munduko Uriburua izan gura dau

Bizkaie! 2011-04-05 13:43   kulturbiz

Diseinuaren Munduko Uriburua izateko hautagaitzea aurkeztu barri dau Bilbok. Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dabe ekimena. Hainbat alkarte eta erakundek be bat egin dabe Bilbo Diseinuaren Uriburu izan daiten 2014an.

Lau euskal film saritu ditue Nanteseko Espainiar Zinemaren Jaialdian

Bizkaie! 2011-04-05 10:56   Barriak

80 egunean, Debekatuta dago oroitzea, No controles eta Balada triste de trompeta dira film sarituak.

Bost sari jaso ditu Alberto Gorritibereak zuzendutako 'Arriya' filmak

Bizkaie! 2011-04-05 10:30   Barriak

Euskeraz filmautako pelikula honek antzeztaldeko emakumezkoen aktore onenaren (Begoña Maestreri), jantzi-diseinu onenaren (Saioa Larari), argazkilaritza onenaren (Gaizka Bourgevadi), soinu banda onenaren (Bingen Mendizabali) eta estreineko lan onenaren sariak eskuratu ditu.

Mondragon Unibertsitateak bi mila eurogaz sarituko dau ikasturte amaierako euskerazko proiekturik onena

Bizkaie! 2011-04-04 17:50   Euskerea berbagai

Sariaren helburua unibersidadeko ikasleen artean eta korporazinoko enpresetan euskeraz egindako ikasturte amaierako proiektuak bultzatzea da, pausu bat gehiago eginez euskerearen normalizazinoan, unibertsitate-enpresa hartu-emonetan.

'Gida-baimena euskaraz' kanpaineak 150 euroko txeke bana eskainiko deutse azterketea euskeraz egiten dabenei

Bizkaie! 2011-04-04 15:15   Euskerea berbagai

Gida-baimenaren prestaketea eta azterketea euskeraz egitea bultzatzea helburu dauen kanpainearen bigarren edizinoak gazteakana zuzenduko ditu baliabideak, igaz auto-eskolei laguntzinoak eta materialak emon ondoren.

Jinjo Crew talde ezagunak ikuskizun barria estreinauko dau Bilboko BreakOnStage jaialdian

Bizkaie! 2011-04-04 15:00   Musikea

BreakOnStage jaialdiaren hamargarren edizinoa Bilboko Kasilla kirolgunean egingo da asteburuan, apirilaren 9an. Munduko breakdance arloko azken lehiaketako irabazle Jinjo Crew talde ezagunak ikuskizun barria estreinauko dau bertan egunean.

Jare eta Basaki talde bizkaitarrek disko barri bana atarako dabe udabarrian

Bizkaie! 2011-04-04 13:37   Musikea

Oihuka diskoetxeak udabarrirako nobedadeak prest daukaz. Disko barri bigaz dator diskoetxe gipuzkoarra: Jare talde barriaren Itxaropenaren ertzean eta Basakiren Egunero hasten da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nazinoarteko Zinema eta Gastronomia Jardunaldiak Gasteizen apirilaren 4tik 7ra

Bizkaie! 2011-04-04 12:37   Barriak

Mundu bat begirada anitz lemapean, apirilaren 4tik 7ra, arabiar herrietako, Alemaniako, Kataluniako, Frantziako, Galiziako, Greziako, Italiako, Japoniako, Poloniako eta Errusiako zinemagaz eta gastronomiagaz gozetako aukerea izango da. Ekitaldietarako sarrera libre eta dobakoa da, edukiera bete arte.