Lau euskal film saritu ditue Nanteseko Espainiar Zinemaren Jaialdian

Bizkaie! 2011-04-05 10:56   Barriak
80 egunean, Debekatuta dago oroitzea, No controles eta Balada triste de trompeta dira film sarituak.

Euskal zinemak bizi dauen momentu bikainaren erakusgarri, Nanteseko jaialdian banatzen dira sei sarietatik lau jaso ditue euskal produkzinoek. Guadalajarako (Mexiko) Zinema Jaialdian, 80 egunean filman egindako lanagaitik, oraintsu aktore onenaren saria Itziar Aizpuruk irabazi ostean, Opera prima onenari emondako Borau Fundazioaren saria jaso dau Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako 80 egunean filmak.

Txaber Larreategi eta Josu Martinezek zuzendutako Debekatuta dago oroitzea lanak dokumental onenaren saria irabazi dau Nanteseko Espainiar Zinemaren Jaialdian.

Borja Cobeagaren No controles filmak, barriz, publikoaren saria eroan dau eta laugarren saria Alex de la Iglesiaren Balada triste de trompeta filmarentzat izan da, epaimahai gaztearen saria, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu