Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2013-06-13 15:31   Euskerea berbagai

Lan egiteko tresnea, horixe da, Andres Urrutiaren esanetan, gaur sinatu dan hitzarmena. Bi erakundeon arteko adostasun bat, aurrerantzean alkarregaz proiektuak garatzeko borondatea adierazoten dauen dokumentua da, gaineratu dau Iñaki Dorronsorok.

VIII. Haizetara prest dauka Amorebieta-Etxanoko Udalak

Bizkaie! 2013-06-13 14:53   Musikea

Aurten 13 nazinotako 37 musika-taldek aurkeztu ditue euren proposamenak eta horreen guztien artean, VIII. edizinoan lehiatuko diran 9 taldeak aukeratu ditue antolatzaileek: Sugarri, The Dixie Ticklers, Blaas Of Glory, Les Busiciens, Mo´Better Band, Le Bus Rouge, Acousteel Gang, El Puntillo Canalla eta Kar Ces Brass Band.

UEUren Eibarko udako ikastaroak prest

Bizkaie! 2013-06-13 11:56   jardunaldiak

40+1 ikastaro antolatu ditu UEUk aurten; horreetatik 20 Eibarren (UEUren egoitza akademikoan) izango dira. Iciarek adierazo dauen moduan: sei jakintza arloetan banatuta egongo dira: artea eta musikea, giza-zientziak, zientziak, injinerutzea eta teknologia, osasun zientziak eta gizarte zientziak eta azken hau izango da jakintzarik nagusiena.

Eulalia Abaituaren 'Arratiako irudiak' erakusketea edegi dabe Areatzan

Bizkaie! 2013-06-13 11:13   Kulturea

Eulalia Abaituaren Arratiako irudiak argazki-erakusketea edegi barri dabe Areatzako Gudarien Plazan dagoan erakusketa-aretoan. Erretratu guzti-guztiak Euskal Museoaren funts dokumentaletatik atera ditue. Garagarrilaren 31ra arte egongo dira ikusgai irudiok.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Oiartzun, Galdakao, Bermeo eta Foruko taldeek esku hartuko dabe Jantzari Gaztetxuen II. Bilkuran

Bizkaie! 2013-06-13 11:00   Kulturea

Jantzari Gaztetxuen II. Bilkurea ospatuko da datorren zapatuan, bagilaren 15ean, Bermeon, eta Oiartzun (Gipuzkoa), Galdakao (Bizkaia), Forua (Bizkaia) eta Bermeotik bertatik heldutako taldeek parte hartuko dabe. Danetara, 200dik gora umek giro alaia eta polita sortuko dabe euren jantzakaz.

UPV/EHUk, Jakin Taldearen laguntzaz, Karlos Santamariaren idatzizko lana gaurkotu eta osotu dau

Bizkaie! 2013-06-12 18:49   kulturbiz

Euskal Herriko Unibersidadeak, Jakin Taldearen laguntzaz, Karlos Santamaria eta haren idazlanak izeneko proiektua osotzen daben hiru liburuak eta webgunea aurkeztu ditu. Proiektuak Santamariaren obra eta pentsamendua aztertzen ditu.

Aldundiak eta Arratiako Mankomunidadeak Geure Berbategie hiztegiaren bersino digitala aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-06-12 17:42

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arratiako Udalen Mankomunidadeak Geure Berbategie proiektuaren bersino digitala aurkeztu dabe gaur Igorren: Arratia inguruko euskerazko termino eta esapideak batzen dituan hiztegi terminologikoa.

Londresko Ben Sims DJa, bagileko GauaArt saio berezian

Bizkaie! 2013-06-12 11:44   Musikea

Ben Sims Londresko DJa izango da Gasteizko Artium Museoak eta Jimmy Jazz alkarteak alkarlanean antolatzen daben GauArt gau elektronikoaren ekitaldi bereziaren protagonistea barikuan, bagilaren 14an.

Iñaki 2013-06-12 00:01

Nik jakin nahi nuke zer gertatu den Mintzolako zuzendari zenarekin. Herri honetan ohikoa da, ordea, isiltasuna.

Erantzuna | Bertsolaritzeari buruzko doktorego-tesia egiteko beka deialdia egin dabe

Bertsolaritzeari buruzko doktorego-tesia egiteko beka deialdia egin dabe

Bizkaie! 2013-06-11 18:26   Bertsolaritzea

Mintzola Fundazinoak egitasmo bi aurkeztu ditu gaur Villabonan, alde batetik bertsolaritzeari buruzko doktorego-tesi bat egiteko beka deialdia, eta bestetik, Ahoa Bete Hots jardunaldien laugarren edizinoa.

Ezpatajantzari Eguna egingo dabe zapatuan, Mañarian

Bizkaie! 2013-06-11 17:37   Kulturea

Gerediaga alkarteak 41. aldiz ospatuko dau Ezpatajantzari Eguna zapatuan, Mañarian. Durangaldeko hamalau taldek Jantzari jantzea egingo dabe eleiza inguruan arratsaldean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Altuera oso handietan modu jarraituan egoteak eliteko alpinistakan dauen eraginari buruzko tesia aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-06-11 15:32

Tesia Alberto Iñurrategi euskal alpinistearen eboluzinoari eta jarraipenari buruzkoa da. Ikerketa honegaz altuera oso handietan modu jarraituan egoteak eliteko alpinistakan dauen eraginari buruz gehiago jakin nahi da, igoera guztiak oxigenorik barik egiten baititu nazinoartean aintzatetsitako euskal alpinisteak.

Bizkaie! ataria hautagaien artean dago Hedabide Digital onenak autortzeko Deiak antolatutako ekimenean

Bizkaie! 2013-06-11 14:31

I. Deia Topaketea: Hedabide Digitaletan Ekimen Onenei Autortza ekitaldia datorren eguenean, hilaren 13an, egingo da Bilboko BBK Aretoan, 19:30ean. Asmo nagusia egun sarean dagozan hedabide onenak eta euren ekarpena, sormena eta naturaltasuna autortzea da.

Azken Mendi Film Zinemaldian erakutsitako lanik onenak Leioan ikusgai

Bizkaie! 2013-06-11 12:08

Leioako Mendi Astearen barruan, pasa dan abenduan Bilbon izandako Mendi Film Festival nazinoarteko zinemaldian bost sari nagusi eskuratu zituen beste horrenbeste lan eskainiko dira Leioan: film onenaren saria, mendiko kirolei buruzko film onenarena, epaimahaiaren sari berezia, argazki onenarena eta film labur onenarena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskerearen ahoskerea aztertuko dau Lurdes Oñederrak Leideneko Unibersidadean egingo dan biltzar batean

Bizkaie! 2013-06-11 11:00   Euskaldunak munduan

Hizkuntzek izan dituen estandarizazino prozesuak kontuan hartuz, oso estatus desbardina daben hizkuntzen esperientziak aztertuko dira Leideneko Unibersidadeko biltzarrean. Besteak beste, kulturea, erlijinoa, ideologia, politikea edota hezkuntzea lako faktoreen eragina aztertuko dabe adituek.

'Aldjezairia askatuta' liburua berrargitaratu dau Txomin Peillenek

Bizkaie! 2013-06-10 18:45   Kulturea

Txomin Peillenek 1960ko hamarkadan Aljerian egin zuen soldaduska, bertako independentzia gerran. Burruka hori ardatz hartunda, zortzi kontakizun idatzi zituan. 1982an Hordago argitaletxeak kaleratutako Aldjezairia askatuta liburuaren edizino eguneratua aurkeztu barri dau Txalaparta etxeak.

Blas de Otero poeta bilbotarraren lan osoa dakarren 'Obra Completa (1935 – 1977)' lana aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-06-10 18:38   kulturbiz

Galaxia Gutenberg argitaletxeak atara dauen liburu horrek, Oterok olerkigintzan eta prosan egindako lan guztiak jasoten ditu eta hil ondoren argitaratutako Hojas de Madrid con La galerna liburukia eta sakabanatuta eta argitaratu barik itxi zituan beste biak: Poesía e Historia (olerkia) eta Nuevas historias fingidas y verdaderas (prosa).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal irabazle Plazatik Gaztetxera txapelketan

Bizkaie! 2013-06-10 15:28   Bertsolaritzea

Oihana Iguaran amasarrak eta Unai Mendizabal zizurkildarrak irabazi dabe 2013ko Plazatik Gaztetxera Bertsolari Gazteen Txapelketea. Buruz burukoa Josu Oiartzabal Xenpelar eta Jon Gurrutxaga azpeitiarren kontra jokatuta lortu eben txapela jaztea. Hirugarren Maddi Ane Txoperena eta Paula Amilburu sailkatu ziran; eta laugarren, Malen Amenabar eta Txaber Ormazabal.

Bostak Bat taldeak '5.000 Hiztegia' sareratu dau

Bizkaie! 2013-06-10 15:25

62.306 sarrera eta 90.562 berba ditu 5.000 Hiztegia Bostak Bat taldeak aurkeztu barri dauen online hiztegiak. 2009an argitaratutako Adorez Hiztegia handia lana barriztau egin dabe, eta hainbat aldaketa egin ditue. Daborduko Azkue Fundazinoaren webgunean konsultagai dago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Beñat Ugartetxea I. Durangaldeko kopla txapelduna

Bizkaie! 2013-06-10 14:54   Bertsolaritzea

Durangaldeko Bertso-eskoleak antolatuta eskualdeko bertsolarien arteko kopla txapelketea jokatu zan joandako barikuan eta Beñat Ugartetxea mallabiarra izan zan irabazlea, Igor Elortzagaz buruz burukoa jokatuta.