Bost sari jaso ditu Alberto Gorritibereak zuzendutako 'Arriya' filmak
2011-04-05 10:30 BarriakEuskeraz filmautako pelikula honek antzeztaldeko emakumezkoen aktore onenaren (Begoña Maestreri), jantzi-diseinu onenaren (Saioa Larari), argazkilaritza onenaren (Gaizka Bourgevadi), soinu banda onenaren (Bingen Mendizabali) eta estreineko lan onenaren sariak eskuratu ditu.
Danetara, bost sari emon deutsoz Malaga Zinemaldiaren epaimahaiak Alberto Gorritibereak (Zumaia, 1970) zuzendutako Arriya lanari. Euskeraz filmautako pelikula honek antzeztaldeko emakumezkoen aktore onenaren (Begoña Maestreri), jantzi-diseinu onenaren (Saioa Larari), argazkilaritza onenaren (Gaizka Bourgevadi), soinu banda onenaren (Bingen Mendizabali) eta estreineko lan onenaren sariak eskuratu ditu. Azken aitamen hori Andaluziako Zinema munduko Idazleen Elkarteak emoten dau.
Gizabanakoak tradizinoaren aurrean dauen gatazkea dau ardatz Arriya filmak. Mugako herri txiki batean, hiru familia gatazka batean dagoz buru-belarri apostu baten ondorioz eta hiru maitaleek ezin dabe inertziaren kontra egin. Tradizino eta kultura guztiek alderdi positiboak eta negatiboak ditue. Euskal Herrira begiratzea, positiboa eta negatiboa izan daiteke. Gauza on asko emon deustaz eta besteak eroaten jakin behar dodan harriak dira, geugaz bizi diran harriak ezin doguzalako baztertu inoiz, azaldu dau Alberto Gorritiberea zuzendariak.
Eutsi! egin ostean, Arriya da Gorritiberearen bigarren film luzea. Orain zazpi urte idatzi eban Arriyaren gidoia, Mandoa izenburuagaz. Txepe Lararen Alokatuk produzidu dau lana, 1,5 miloe euroko aurrekontuagaz. ETBren eta Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioaren laguntzinoak jaso ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!