Morgako Udalak IV. Baseleizen Ibilaldia antolatu dau
2013-06-19 14:48Morgako Udalak beste urte batez antolatu dau herriko baseleiza ibilaldia herriko ondare eta natur aberastasuna ezagutzera emon eta herrian ohitura osasuntsuak ta gizarte hartu-emonak sustatzeko asmoz. Hitzordua: bagilak 30, domekea.

Bagilaren 30ean, domekan, Morgan IV. Baseleiza Ibilaldia izango da. Besteak beste, Gerekiz, Meakaur edo Bizkargi auzoak bisitauko dituan martxa honek, ibilbide luze bat eta beste ibilbide labur bat izango ditu, ahalik eta parte-hartze handiena bermatzeko.
Aurreko edizinoetako arrakastearen ondoren, Morgako Udalak beste urte batez antolatu dau herriko baseleiza ibilaldia herriko ondare eta natur aberastasuna ezagutzera emon eta herrian ohitura osasuntsuak ta gizarte hartu-emonak sustatzeko asmoz.
Kontuak kontu, Morgako martxa herrikoiak ibilbide bi izango ditu, luzea, 23,4 kilometrokoa, eta laburra, 13,5 kilometrokoa. Ibilbide luzean parte hartuko dabenek goizeko 8:30ean izango dabe urteerea Andra Mari auzotik. Handik herriko auzo desbardinetara eta horreetan dagozan baseleizetara hurreratuko dira, besteak beste, Bizkargi Sta. Kurtzeko baseleizea bisitetako, Gerekizen San Esteban baseleizea, Meakaurren Kurtziperioa, Meakan San Bixenti baseleizea edota Altamira auzoan San Migel.
Ibilbide laburrak, barriz, Andra Marin izango dau urteerea 10:00etan eta honako auzoak bisitauko ditue parte-hartzaileek: Talleri, Eskerika, Gerekiz, Erroteta, Meakaur, Meaka, Oñarte eta Andra Mari. Ibilbide luzea 4 ordu t´erdikoa izatea aurreikusten da eta laburra, 3 ordukoa, gitxi gorabehera.
Erritmoari eutsi ahal izateko bidean anoa-postua izango da Meakaurren eta ibilbidea amaitzerakoan hamaiketakoa eskainiko jake parte-hartzaile guztiei.
Morgako IV. Baseleizan Ibilaldian parte hartu gura dabenek ibilaldiaren egunean bertan emon beharko dabe izena udaletxe azpiko saloian goizeko 7:30etik aurrera. Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da, gehienez 500, hain zuzen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!