Euskal Kostaldeko Museoen Sareak Museoan Eguna eta txartel barria aurkeztu ditu

Bizkaie! 2013-06-19 17:48   kulturbiz

Euskal Kostaldeko Museoen Sareak, bagilaren 22 eta 23rako, Euskal Kostaldeko Museoen egunerako sortutako jarduera programa eta sareak sortu dauen Txartel barria aurkeztu ditu gaur, hilak 19, Donostiako Aquariumeko Auditorioan.

Euskal Kostaldeko Museoen Sareak, bagilaren 22 eta 23rako, Euskal Kostaldeko Museoen egunerako sortutako jarduera programa eta sareak sortu dauen Txartel barria aurkeztu ditu gaur, hilak 19, Donostiako Aquariumeko Auditorioan.

Lantalde horrek Euskal Kostaldeko (Bizkaia eta Gipuzkoa) kultura-ekipamendu guztien lankidetzarako gune izan nahi dau, eta museoak, interpretazino-zentroak eta eskuragarri dagozan bestelako baliabideak alkartu nahi ditu, Euskal Kostaldean barrena baterako eskaintza turistikoa osotzeko asmoagaz. Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek parte hartu dabe Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak bultzatutako Euskal Kostaldearen Turismo Plan Zuzentzailearen ezarpenetik eratorritako sarean. Danetara, berrogeita hiru kide dira, besteak beste, Donostiako Aquariuma eta Untzi Museoa, Getariako Balenciaga Museoa, Gernikako Bakearen Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa eta Bizkaia Zubia, Getxo eta Portugalete lotzen dituana.

Sarea sortzeagaz batera, kostaldeko kultura eskaintza zabaldu eta eskaintza horri balioa emon nahi jako, itsas ondarean arreta berezia jarriz, museo-produktuak garatuz, proiektuak partekatuz, eta Euskal Kostaldearen turismoa sustatzeko eta komuniketako ekintzak bultzatuz.

Datorren astegoienean, hilaren 22an eta 23an egingo da Euskal Kostaldeko Museoen eguna eta museora sartzea doban izateaz gan, besteak beste, gaueko bisitaldiak, itsasora urteerak, bisitaldi gidatuak, deskontuak, dastaketak eta bestelakoak antolatu ditue. Jarduera-programan hogeita hamar proposamenetik gora batu dira.


Txartel barria

Euskal Kostaldeko Museoek bat egin nahi izan dogu gure ondarea zabaltzeko eta gure ondareari balioa emoteko, kostaldeko eskaintza bateratu eta erakargarria sortzeko, eta bidebatez proiektuak konpartiduteko. Horretarako Euskal Kostaldearen Museoen Sareak txartel barria aurkeztu dau erabiltzaileek hainbat abantaila eta beherapen izan deiezan. Txartela doban eskuratu daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu