Google bilatzaileak euskerea sartu dau interneteko agirien memoria eta erreprodukzino zerbitzuetan

Bizkaie! 2013-06-20 12:31

Euskerea gehituz, dagoeneko 65 hizkuntzatan erabil daiteke zerbitzu hori. Izan be, euskereagaz batera, beste 17 hizkuntza gehitu ditu: galegoa, afrikaans, amharerea, zinhala, txinerea (Hong Kong), gaztelania (latinoamerikarra), estonierea, frantsesa (kanadarra), islandierea, jemerierea, laorerea, malaysierea, nepalerea, persierea, swahili, urdua eta zuluerea.

Google bilatzaileak euskerea sartu dau interneteko agirien memoria eta erreprodukzino zerbitzuetan, Google Drive aplikazinoaren bidez. Aplikazino horren bitartez, agiriak, kalkulu-orriak eta aurkezpenak batu eta erreproduzidu daitekez internetetik.

Bilatzaileak prentsa ohar bidez jakinarazo dauenez, euskerea gehituz, dagoeneko 65 hizkuntzatan erabil daiteke zerbitzu hori. Izan be, euskereagaz batera, beste 17 hizkuntza gehitu ditu: galegoa, afrikaans, amharerea, zinhala, txinerea (Hong Kong), gaztelania (latinoamerikarra), estonierea, frantsesa (kanadarra), islandierea, jemerierea, laorerea, malaysierea, nepalerea, persierea, swahili, urdua eta zuluerea.

Gainera, Google bilatzaileak aurkeztu dituan barrikuntzen artean, zuzentzaile ortografiko eleanitza eta nahi dan hizkuntzan denpora errealean lan egiteko aukerea dagoz. Aplikazioa ordenagailuetatik erabil daiteke, bai eta, besteak beste, Android sistema operatiboa eta interneterako sarbidea daben gailu eroangarrietatik be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu