Elhuyarrek Hiztegi Automatikoak izeneko ataria aurkeztu dau
2013-06-18 18:12Elhuyarrek bost hiztegi batzen dituan Hiztegi Automatikoak izeneko ataria sortu dau. CC-by-sa lizentziapean ipini dau sarean, erabiltzaileen esku. Hiztegiok alemana, hindia, arabierea, txinerea eta swahiliagaz lotzen dabe euskerea.
Elhuyarrek bost hiztegi batzen dituen Hiztegi Automatikoak izeneko ataria sortu dau. CC-by-sa lizentziapean ipini dau sarean, erabiltzaileen esku. Hiztegiok alemana, hindia, arabierea, txinerea eta swahiliagaz lotzen dabe euskerea, hizkuntza teknologien bitartez. Kasu guztietan, ingelesa erabili dabe zubi-lana egiteko.
Josu Aztiria Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unidadeko arduradunak eta Iker Manterola I+G arloko ikertzaileak aurkeztu dabe proiektua, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Hizkuntzen aukeraketan kontuan hartu da, besteak beste, hizkuntza horreek batzen daben hiztun kopurua handia izatea, kontinente desbardinetan berba egiten diran hizkuntzak jasotea, eta existiduten ez ziran euskerazko hiztegi elebidunak sortzea.
Elhuyarrek hizkuntza teknologietan egiten dauen ikerketearen emoitzea da Hiztegi Automatikoak ataria, eta gaur egun euskerea aitatutako hizkuntzakaz alkartzen badau be, beste hizkuntza-bikote batzuk jasoten dituen hiztegi automatikoak be sortu daitekez, Josu Aztiriak adierazo dauenez. Aurrera begira, aurreikusia dogu euskerea beste hizkuntza batzuekaz alkartzea eta atari honetan eskuragarri ipintea erabiltzaileentzat, ganeratu dau.
Hiztegiak automatikoki sortu diranez, ez dira erabat zuzenak. Hori dala eta, Elhuyarrek erabiltzaileei aukerea eskaintzen deutse atarian bertan zuzenketak proposatzeko, Iker Manterolak azaldu dauenez, eta, holan, hiztegi-erabiltzaileen komunidade aktibo bat sortzeko. Proiektuak Eusko Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen laguntzinoa jaso dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!