Ederlezi pastorala Zuraiden bagilaren 22an
2013-06-18 14:42Xiberotar pastorala 2013ko Xiru festibalean sortu eben, Mixel Etxekoparren zuzendaritzapean. Nahiz eta Ederlezi berbeak euskal doinua izan, tziganoa da, izan be, Ederlezi Balkanetako eskualdean udabarrian ospatzen daben jai baten izena da.

Datorren zapatuan, bagilaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, Zuraideko pilota plazan, Etxepare lizeoak eta Alaiki jantza taldeak Ederlezi pastorala aurkeztuko deuskue. Xiberotar pastorala 2013ko Xiru festibalean sortu eben, Mixel Etxekoparren zuzendaritzapean. Nahiz eta berba horrek euskal doinua izan, tziganoa da, izan be, Ederlezi Balkanetako eskualdean udabarrian ospatzen daben jai baten izena da.
Ikuskizunaren ideia Nicole Lougarot idazleak 2009an agertarazo eban Bohémiens liburutik dator.
Proiektu horren inguruan Mikel Etxekoparrek 14 aktore gazte batu ditu. Azpimarratzekoa da aktore gehienak Etxepare lizeoko ikasle ohiak dirala (gaur egun, Ipar Euskal Herrian murgiltze hezkuntzea eskaintzen dauen lizeo bakarra da).
Kontuak kontu, artistek ordu bi eta erdiko ikuskizuna eskainiko dabe, tziganoek Euskal Herrian izan daben historioa oroitarazoz. Egiazko jazoera batzuetatik abiatuz, ama batek bere zazpi alabakaz 400 urteko historioa kontauko deusku, XVII. mendetik gaur arte, Euskal Herrian zehar, Gipuzkoatik Xiberoraino.
Ikuskizuna bi aldiz emon eben Xiberoan eta arrakasta handia lortu eban. Orain, barriz, aukera bakarra izango da kostaldean ikusteko. Euria balitx, babesteko lekua segurtaua da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!