Umeakaz euskeraz berba egiteko helduentzako tailerra Zaldibarren
2010-09-29 14:23 Euskerea berbagaiTailerra urriaren 19an izango da baina izena emoteko epea urriaren 13an amaituko da. Zehetasunetarako jarri zaiteze hartu-emonetan Zaldibarreko Euskera Zerbitzuagaz (94-6827016 telefono zenbakian edota eguen@zaldibar.org posta elektronikoan).
Oreka TX AEBetan dabil kontzertuak emoten
2010-09-29 12:36 Euskaldunak munduanOraingo birea amaitzeko bi kontzertu geratzen dira baina honezkero Oreka TX taldeak baieztatuta ditu beste bi bira AEBetan, datorren 2011ko urrian eta 2012ko martian.
EJk euskerea sustatzea helburu daben hitzarmenak sinatu ditu atzerriko bost unibersidadegaz
2010-09-29 11:58 Euskerea berbagaiHitzarmen horreen bitartez, erakundeek unibersidade bakotxean euskerea eta euskal kulturako lektoretza bultzatzeko konpromisoa hartzen dabe. Diziplina horren irakaskuntzaz arduratuko danak euskerea zabaltzeko eta sustatzeko jarduerak be antolatuko ditu.
I. ‘Bidaiari Dubi Dubi' Lehiaketara bideoak aurkezteko epea urriaren 1ean hasiko da
2010-09-28 18:33Bideoaren artxiboak ez dau 10 MB baino gehiago hartuko, eta mp4, 3gp, wma, avi edo mpg formatuan grabau behar da. Bideoak Internet bitartez aurkeztu beharko dira, izen-emote formularioa betez, honako helbide honetan: www.bilbao.net/dubi-dubi.
Himalayan dago Iñaki Otxoa de Olza mendizalearen salbamendu ahaleginari buruzko filma grabetan dabilen taldea
2010-09-28 17:39 BarriakFilmaketea jarraitzeko eta film luzearen garapena ikusteko www.purelifethemovie.org/blog webgunean egin daiteke irailaren 28tik aurrera.
IV. Bilboargazkik argazkigintzearen uriburu bilakatuko dau Bilbo
2010-09-28 15:36 jardunaldiakEstaduko eta atzerriko argazkilarien zortzi erakustaldi, oso estilo eta gai anitzetakoak, ukutu fantastikoak dituan argazkigintzatik argazkigintza sozial edo errebindikatzailera edo argazkigintza artistikora, bisitau ahal izango dira gure uriko hainbat lekutan, urriaren amaiera bitartean
Iciar Bollainen 'También la lluvia' Oscar sarietara bidean
2010-09-28 15:10 BarriakSariak zezeilaren 27an emongo ditue Los Angeleseko Kodak Theatren, eta filma ingelesezkoak ez diran filmen kategorian izango da behin behineko haugatai, azken hautagaiak 2011ko urtarrilaren 25ean jakinarazoko baititu Akademiak.
Manhattan Short Film Festival film laburren jaialdia egingo da barikuan, urriak 1, Bilbon
2010-09-28 12:53 BarriakBost kontinenteetako 100.000tik gora persona 200 uri baino gehiagotako zinema, galeria, museo edo kafetegietan batzea espero da, Manhattan Short Film Laburren Jaialdiaren 13. edizinoaz gozetako eta film finalistea aukeratzeko helburuagaz.
Jöel Lopez Astorkiza kazetariak irabazi dau Bilboko Barrea Umorezko Mikroipuinen Lehiaketea
2010-09-28 11:13 sariak-autortzakSaritutako Raros en un tren kontakizuna, Hitchcock-en Extraños en un tren pelikuleagaz parekatzen da. Epaimahaiak, -Juan Bas, Carolina Ontivero, José Miguel Bonilla eta Pablo Martínez Zarracina idazleek osotutakoa- alkarrizketa oso biziak balorau ditu eta testuen maila literario handiagaz topau da erabagia hartzeko orduan.
'Aitormena' We are Standard taldeak moldatua eta beste klasiko batzuk 'Loving'Gaztea' bilduman
2010-09-27 18:17 MusikeaAitatu diskoaren aurrerapen-singlea benetako harribitxia da; We are Standard talde getxotarrak 'Aitormena' abestiaren bertsinoa eskaintzen deusku, 1984an Hertzainak taldeak sortu eban ezinbestezko erreferentzia.
Eusko Jaurlaritzeak euskerearen erabilerea sustatuko dau 20 udalerritan 'Kontalaria' programa barriaren bidez
2010-09-27 17:47 Euskerea berbagai'Kontalaria' proiektuaren bitartez, besteak beste, eguneroko espazio publikoetan euskerearen erabilerea bultzatu nahi da: Proiektu honegaz gainera, euskerearen erabilereari balioa emon gura jako. Beti be, hizkuntzeagaz bat eginda sormena eta teknologia barriak landuz.
Seve Callejak eta Lutxo Egiak umeei zuzendutako liburu bana kaleratu dabe
2010-09-27 15:58 KultureaSeve Calleja eta Lutxo Egia idazleek haur literaturea ardatz hartuta, liburu bana aurkeztu dabe gaur Bilbon, Elkar argitaletxearen eskutik. Liburuek ezaugarri bera daukie: Eider Eibar marrazkilariak egin ditu lan bietako irudiak.
Kristine Txoperena bikain Auherrako kanporaketa saioan
2010-09-27 15:47 BertsolaritzeaSaioa Baxenafarroan zanez, hasi aurretik gogora ekarri ziran bigarren munduko gerra aurrean bapatean ebilzan bertsolari baxenafarrak: Ahatsako Iribarne eta Pierra Errumategi, Baigorriko Piarres Dibarrart, Bankako Erramuzpe eta Tihista, Behorlegiko Zubiat-Iribarne, Eiheralarreko Larramendi eta Goienetche, Irisarriko Beñat Soulé, Irulegiko Jean Etcharren, Mendibeko Erguy eta Ortzaizeko Jean Hiriart.
'Gu ere bertsotan' egitasmoa, gazteak euskeratik eta euskeraz jarduteko modua
2010-09-27 15:38 BertsolaritzeaIkasleen parte hartzea bultzatu nahi dau egitasmoak, bertsoa eta hitza euskarri digitalakaz lotu eta euskerearen erabilpen praktikoa areagotuz
Ahozko komunikazino gaitasuna sormenaren bidez lantzea eta hobetzea dau helburu egitasmoak, ikasleen parte hartzea bultzatuz. Danetara, lau mila ikasle baino gehiagok izango dabe berbakaz eta hizkuntzeagaz jolasteko aukerea, bertsolaritzearen bidez eta baita euskarri digitalen laguntzinoagaz be.
Urriaren 9 eta 10ean ospatuko dabe Urepelen Xalbador Eguna
2010-09-27 15:15 BertsolaritzeaUrtero egiten dan moduan, ospakizunak gai nagusi bat izango dau ardatz, eta, aurten Xalbadorregaz batera, Urruñako Xanpun bertsolaria omentzea erabagi dabe Deiadarra alkarteak eta Euskaltzaindiak.
Peter Mullanen 'Neds' filmak jaso dau Urrezko Maskorra
2010-09-27 11:35 Barriak Jose Maria Orbe donostiarraren 'Aita' euskal produkzinoak argazkigintza onenaren saria irabazi dau, Jimmy Gimferrerek filman egindako lanari eskerZuzendari, gidoilari eta aktore britainiarrak Zinemaldiko saririk garrantzitsuena irabazi dau orain arte zuzendu dauen bere hirugarren lanari esker. Horrezaz gan, film horretako protagonisteak, Connor McCarron gazteak, aktore onenaren saria irabazi dau.
'Los delirios de Von Sottendorff y su mente cuadriculada’, hó PLAY bideo-jokoen nazinoarteko lehiaketako euskal bideo-jokorik onenaren saria
2010-09-25 02:00Lehiaketara 48 joko aurkeztu dira danetara, eta, horreetatik 23 finalista aukeratu zituen. Irabazlea, barriz, Lanekintza Saria Euskadin egindako bideo-jokorik onenari: 'Los delirios de Von Sottendorff y su mente cuadriculada’, Bilboko Delirium Studios-ena.
Ikastolen Alkarteak eta Euskaltzaindiak 'Ikastola mugimendua. Dabilen herria' liburua aurkeztu dabe
2010-09-24 16:39 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren Jagon sailburu eta Nafarroako ordezkari Andres Iñigoren esanetan, 'lan interesgarria dogu esku artean, euskerearen sustatze- eta babeste-zereginetan urte luzez ume eta gazteen heziketan ardatz izan dan ikastolaren nondik norakoak azaltzen deuskuzana'.
Martxan dagoz zientzia eta teknologiaren dibulgazinorako 2010eko CAF-Elhuyar sariak
2010-09-24 14:27Elhuyar Fundazinoak eta CAF enpreseak martxan jarri ditue 2010eko CAF-Elhuyar sariak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskerazko dibulgazinoa, kazetaritza eta narrazino-lanak bultzatzeko helburua dau sariketa honek, eta badira 17 urte sariketa abian jarri zanetik.
mutxo la ostia!!!!
aupa zuekl!
Erantzuna | Nobedadeak 'Sentimendu gabe', Sarkor gernikarren lan barriaren harian