'Itsasoa artean, itsasoaren artea' erakusketea dago ikusgai Bilboko Itsas Museoan

Bizkaie! 2011-01-25 11:02   Kulturea

Itsasoagaz lotutako bizitza islatu eben euskal artistak ditugu bertan nagusi: Arteta, Iturrino, Zubiaurre, Ucelay, Alberto Schommer, Agustín Ibarrola, Mari Puri Herrero eta Menchu Gal, besteak beste. Maiatzaren 29ra arte egongo da ikusgai.

'Umorez: generoa bertsolaritzan' jardunaldiak Bertsozale Alkarteko Genero batzordearen eskutik

Bizkaie! 2011-01-25 10:30   Bertsolaritzea

Bertsolaritza eta generoari jagokonez, egungo ekarpen nagusiak plazaratzeko, lau berbaldiz osotutako jardunaldiak antolatu ditue zezeilerako Bertsozale Alkartearen egoitzan, Umorez: generoa bertsolaritzan izenburupean.

BIlboko Udalak XVII. Fant, Bilboko Zinemaldi Fantastikoan filmak aurkezteko epea zabaldu dau

Bizkaie! 2011-01-24 16:44   Barriak

Maiatzaren 2tik 8ra bitarteko astean Bilbo zine fantastikoaren uriburu bilakatuko da barriro Fant bitarteko dala eta honezkero, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak lehiaketan parte hartuko daben filmak aurkezteko epea zabaldu dau; amaitu, barriz, martiaren 31n amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Indarkeriaren amaiereak gauzak erraztuko deutsoz euskalgintzeari Patxi Lopezen esanetan

Bizkaie! 2011-01-24 14:56   Euskerea berbagai

Blanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuak nabarmendu dau krisi garaian euskerea ez dala izango zorren kitatzailea, alor horretan murrizketarik ez dabela egingo adierazo guran. Euren helburua euskaldunen kopurua handitzea ez eze, euskerearen erabiltzaileena be handitzea da, Urgellek esan dauenez.

Wilko Johnson gitarrajoleagaz abiatuko da Music Legends zikloa

Bizkaie! 2011-01-24 14:26   Musikea

Johnson jn.a umoretsu eta pozik azaldu da Bilbon, gauean amesgaizto bildurgarri batek aztoratu baina errealidadeagaz topo egin dauenean sano pozik. Bilbo nazinoarteko plaza bihurtuta topau dauela autortu ostean, Music Legends zikloa ideia zuhurra begitandu jakola jakinarazo dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

EJren inkesta baten arabera, EAEko herritarren %37k euskeraz ondo edo nahiko ondo daki

Bizkaie! 2011-01-24 12:18   Euskerea berbagai

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren % 37k euskeraz ondo edo nahiko ondo egiten dau berba, % 24k apur bat eta % 39k bapez. Edadeari erreparauta, 15-17 urte bitarteko gazteen % 67k euskeraz ondo edo nahiko ondo daki, eta 18-29 urte bitartekoen artean portzentaje hori % 58koa da.

Bertso Eguneko afarirako sarrerak agortu egin dira

Bizkaie! 2011-01-24 11:25   Bertsolaritzea

Urtarrilaren 29an, arratsaldeko 18:00etan hasiko dan ekitaldi nagusirako sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eu atarian. Sarrera arrunta 18 euroan dago salgai, 16 urtetik beherakoentzat 7 euroan eta bazkideentzat 12 euroan. Geratzen diran sarrerak egunean bertan salgai jarriko dira Kursaalen arratsaldeko 16:30etatik aurrera.

Martiaren 27ra arte luzatu dabe Olaeta balletaren inguruko erakusketea Gernikako Euskal Herria Museoan

Bizkaie! 2011-01-24 10:42   Kulturea

Gernikako Euskal Herria Museoko bisitariek Olaeta Balletak. Amets baten koreografia erakusketea denpora luzeagoan zabalik egoteko egin daben eskaerea eta izan dauen harrera ona kontuan izanik, museoko arduradunek martiaren 27ra arte luzatzea erabagi dabe.

Bilboko Udal Musika Bandeak Javier Eguillor izango dau lagun 2011ko denporaldiari hasierea emoteko

Bizkaie! 2011-01-21 15:00   Musikea

Lehenengo hitzorduan, bilbotarrek Javier Eguillor Valentziako Orkestra Sinfonikoko Tinbal bakarlariaren kolaborazinoaz gozetako aukerea izango dabe. Kontzertua Euskalduna Jauregian izango da urtarrilaren 23an, 12:00etan. Sarrerak 2 euroan dagoz eskuragarri Jauregiko txarteldegian kontzertu egunera arte; 944 310 310 telefonoan, BBK Multizerbitzu Kutxazainetan edo baita, BBK webgunean be.

Pako Aristik, Xabier Lopez Askasibarrek eta Victor Iriartek irabazi ditue 'Cafe Bilbao' VIII. Teatro Laburreko Gidoien sariak

Bizkaie! 2011-01-21 14:50   sariak-autortzak

Antzerkirako idazketea bultzatzeko asmoz, Mikel Martinez aktoreak sustatzen ditu urtero banatzen diren Café Bilbao Teatro Laburrerako Gidoien sariak. Zortzigarren edizinoak kafetegiaren ehungarren urteurrenagaz bat egin dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Euskera Sailak 'D bitamina' kanpainea abiarazo dau euskerazko hezkuntza ereduetan matrikuletea bultzatzeko

Bizkaie! 2011-01-21 14:07   Euskerea berbagai

D bitamina izenagaz, informazino-kanpaina honen helburua da euskerazko hezkuntza ereduetan matrikuletea bultzatzea, hau da, D eta B ereduetan. Uriko ikastetxeetan matrikuletako epea urtarrilaren 31n hasi eta zezeilaren 11n amaituko da

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bideojokoen garrantzia azpimarratu dau Jose Inazio Imaz UPV/EHUko irakasleak bere ikerketan

Bizkaie! 2011-01-21 12:56

'Pantaila barri honeek ez badoguz hezkuntzatik lantzen eta ez bagara saiatzen zeozelako kontrol publikoa ezartzen, ziber-jentartea eta ziber-kulturea, merkatuaren eta irabazi ekonomikoen logikearen esku ixten ibiliko ginateke, eta hori arriskutsua izan daiteke, merkatuak eta industriak bigarren plano batean ixten baititue eztabaida etiko-moralak'.

Argazkigintza Humanitarioko XIV. Luis Valtueña Nazinoarteko Saria Bilboko Alondegian

Bizkaie! 2011-01-21 11:38   Kulturea

Aurtengo edizinoan, 27 herrialdetako profesionalek 1.500 argazki baino gehiago aurkeztu ditue eta epaimahaiak ebatzi dau Fernando Moleres argazkilari bilbotarrari emotea lehen saria, adin txikikoek Afrikako kartzeletan daben egoerari buruz Sierra Leonako kartzeletan adin txikikoei ataratako argazkiez osotu dauen bildumeagaitik.

Holandako eta Flandeseko pinturen ganeko erakusketea ateak ixtear dago

Bizkaie! 2011-01-21 10:38   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoak domeka honetan, hilaren 23an, zarratuko dau 2010eko urrian inaugurautako Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura erakusketea. BBVA Fundazinoak babesten dauen erakusketea 130 maisulan baino gehiagoren aukeraketea da. Holandako elitearen gustua eta idealak agirian ixten ditue lanok.

Euskadiko Soinuak-ek 10. urtez parte hartuko dau musika industria eta teknologia azokarik handienean

Bizkaie! 2011-01-20 11:39   Musikea

Euskadiko Soinuak-en parte-hartzeak interes berezia dauka aurten euskal kantari bat Midem azokan zuzenean joteko hautatu dabelako. Petti kantari beratarra izan da hautatua eta hiru kontzertu daukaz honezkero baieztatuta.

Euskal ordezkariak BCNegra, nobela baltzari buruzko europar topaketan

Bizkaie! 2011-01-20 10:56   jardunaldiak

Urtarrilaren 31tik zezeilaren 5era, aurten, lehenengo aldiz hainbat euskal idazlek parte hartuko dabe BCNegra nobela baltzari buruzko jardunaldiotan, besteak beste, Jose Javier Abasolok, Jon Arretxek, Aingeru Epalzak eta Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaile Asier Muniategik.

'Linguae Vasconum Primitiae' liburua Gasteizera ekarriko dabe

Bizkaie! 2011-01-20 10:42   Kulturea

Axularren, Oihenarten eta Leizarragaren liburuakaz osotuko dabe Eusko Legebiltzarrean izango dan erakusketea

Euskeraz inprimidutako lehen liburua, Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae, Gasteizen jarriko dabe. Euskara jalgi hadi plazara izenburupean, erakusketa bat zabalduko dabe Eusko Legebiltzarrean, zezeilaren 1ean, eta bertan erakutsiko dituen lanen artean garrantzitsuena Etxepareren liburua dala azaldu dau Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkari eta erakusketaren komisarioak.

Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!

Bizkaie! 2011-01-19 16:32   Euskerea berbagai

Euskal Herrian Euskaraz-ek manifestazino nazionala deitu dau zezeilaren 12rako, Donostiako Bulebarretik 17:00etan abiatuko dana, Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe lemapean.

I. Euprel Saria Eugenio Gandiagak jaso dau

Bizkaie! 2011-01-19 16:24   Musikea

Zuzeneko musikea sustatzen daben Euskal Herriko hainbat enpresa batzen dituan elkarte honek sorturiko sari honen bidez, Euskal Herriko musika industria garatzen eta bultzatzen eginiko lana jentaurrean autortu eta eskertu nahi dau Euprelek.

Gatibuk bigarren kontzertu bat emongo dau Bermeoko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2011-01-19 14:13   Musikea

Kontzertua, zezeilaren 12an, gaueko 22:00etan hasiko da eta sarrerak Bermeoko Kafe Antzokian, Luma liburu-dendan, Gernikako Ospa tabernan eta www.kulturalive.com atarian eskuratu ahal izango dira 10 euroan.