Zinemaldiko 61. edizinoko kartel finalistak aukeratu ditue
2013-04-04 15:24 BarriakDonostiako Zinemaldiaren kartelak aukeratzeko bigarren online lehiaketearen behin betiko finalisten barri emon dabe. Sail bakotxeko hamar lan aukeratu dira. Maiatzaren 10ean jakinarazoko ditue irabazleak.
Donostiako Zinemaldiaren kartelak aukeratzeko bigarren online lehiaketearen behin betiko finalisten barri emon dabe. Sail bakotxeko hamar lan aukeratu dira. Maiatzaren 10ean jakinarazoko ditue irabazleak. Zinemaldiaren 61. edizinoa irailaren 20tik 28ra egingo da.
Zezeilaren 28an hasi zan kartelak online bozkatzeko prozesua. Kartel Ofiziala, Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi eta Perlak sailetarako aurkeztutako 1.046 karteletatik gogokoenak aukeratu behar izan ditue. Danetara, 10.204 erabiltzaile erregistrau dira, eta 203.897 boto jaso dira. Herritarrek nabarmendutako atal bakotxeko hamar beharrei antolatzaileek aukeratutako beste hamarrak gehitu behar jakiez. Halanda ze, epaimahaiak behin betiko 20 finalisten artean egin beharko dau aukeraketea.
Zinemaldiko kartelen epaimahaiako kideak ondokoak dira: Clara Montero Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kultura Sustatzeko zuzendaria; Coro Odriozola SADEKO gerentea; Lucia Olaziregi Zinemaldiko zuzendariondokoa; Jose Luis Rebordinos Zinemaldiako zuzendaria; eta Ane Rodriguez Tabakalerako Kultura zuzendaria.
Kartel irabazlea maiatzaren 10ean aurkeztuko dabe, prentsaurrekoan. Kartel irabazleen aldeko botoa emon dabenen artean egingo dan zozketearen emoitzea maiatzaren 15ean egingo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!