Ana Diosdadok jasoko dau Ohorezko Max Saria 2013
2013-04-04 15:25 sariak-autortzakArte Eszenikoak saritzen dituen XVI. Max sarien artean, Ohorezko Saria Ana Diosdadok jasoko dau. Antolakuntza Batzordeak aho batez erabagi dau 1938an Buenos Airesen jaiotako Ana Isabel Álvarez-Diosdado Gisbert antzerkigileari emotea saria.
Arte Eszenikoak saritzen dituen XVI. Max sarien artean, Ohorezko Saria Ana Diosdadok jasoko dau. Antolakuntza Batzordeak aho batez erabagi dau 1938an Buenos Airesen jaiotako Ana Isabel Álvarez-Diosdado Gisbert antzerkigileari emotea saria. Ana Diosdado eta orain arte jakinarazotako saritu bereziak, baita sarituak izan daitekezan danak be, Madrilgo Matadero espazioan izango dira maiatzaren 13an egingo dan ekitaldian.
Ana Diosdadoren ibilbide artistiko eta profesionala 1965ean hasi zan eta orain arteko ibilbidean danetarik egin dau antzerkian, telebista eta zineman, aktore, gidoilari edo eta antzerkigile legez batez be. 1998an Sari hau indarrean jarri zanetik honakoak izan dira Ohorezko Saridunak: Julia Gutiérrez Caba (2012); José Monleón (2011); Josep Maria Benet i Jornet (2010); Miguel Narros (2009); Víctor Ullate (2008); Fernando Arrabal (2007); Pilar López (2006); José Rodríguez Méndez (2005); Francisco Nieva (2004); Alfonso Sastre (2003); José Tamayo (2002); Antonio Gala (2001); Adolfo Marsillach (2000); Antonio Buero Vallejo (1999) eta La Zarzuela Antzokia (1998).
Sei sari berezi
Jon Brossa (1919-1999) poeta eta artista plastikoak diseinautako mozorrodun sagar ospetsuetako bat eroateko asmoz lehian diran 23 sail edo kategoriak ezeze, sei sari berezi dagoz: Ohorezko Saria, Sari Iberoamerikarra eta Joera Barrien Saria Antolakuntza Batzordeak berak zuzenean erabagiten ditu; Kritika eta Errebelazino Sariak, barriz, jagoken epaimahaiek; eta aurten, lehenengoz, Amateur Saria, jasotako proposamenak aztertu ondoren, Antolakuntza Batzordeak emongo dauena amateur mailan persona edo erakunde baten ibilbidea eta lana aintzat hartzeko asmoz.
Arte Eszenikoen Max Sariak Egile Fundazinoaren eta Egile eta Editoreen Alkartearen (SGAEren) ekimena dira, eta herrialdeko antzerki zein jantza munduko profesionalentzako onespen handiena dira, lankideak eurak diralako hautaketan parte hartzen dabenak. Orain arteko edizinoak Sevillan, Bilbon, Bartzelonan, Guadalajaran, Zaragozan, Vigon, Valentzian, Madrilen eta Kordoban egin izan dira. Hain zuzen be, Max sariak deszentralizautako eta kokapen finkorik bako sariak izatea da helburua, horixe bera dalako antzerki-munduaren berezko izaerea. Aurten, halan da be, Madrilgo Matadero gunean banatuko dira sariak, maiatzaren 13an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!