Web orriak euskeraz sortzeko lehen liburu digitala argitaratu dau Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2013-04-02 15:42

Herri Arduralaritzearen Euskal Erakundeak (HAEE) Komunikazio elektronikoa. IVAPen gomendioak web orriak idazteko dobako eskuliburu digitala argitaratu dau lehen aldiz. Web orriak eta web edukiak euskeraz sortu nahi dituen erabiltzaileentzako lehen on line liburua da.

Herri Arduralaritzearen Euskal Erakundeak (HAEE) Komunikazio elektronikoa. IVAPen gomendioak web orriak idazteko dobako eskuliburu digitala argitaratu dau lehen aldiz. Web orriak eta web edukiak euskeraz sortu nahi dituen erabiltzaileentzako lehen on line liburua da.

Maite Iruretagoiena HAEEren zuzendariaren ustez, ezinbestekoa da interneten munduan hizkuntza gitxituen erabilerea eta jarduna erraztea. Hori dala eta, bere ustez, eskuliburu honek euskerearen presentzia areagotuko dau mundu digitalean, proiektuen hasieratik eta sorreratik bertatik.

HAEEk 30 urte daroaz administrazinoan hizkuntza ulerterraz eta argiaren erabilerea bultzatzen. Esangura horretan, Iruretagoienak azaldu dauenez, eskuliburu digital hau web edukiak euskeraz sortzeko beste pausu bat da.

Eskuliburuak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herri administrazinoko langileek eta herritarrek webguneak eta edukiak euskeraz sortzeko gomendioak eta azalpenak batzen ditu. Iruretagoienaren arabera, orain arte sortutako eduki digital gehienak beste hizkuntza batzuetakoen itzulpenak ziran, eta, kasu gehienetan, ez ziran erabat biribilak; beraz, euskaldunek zeozelako kalidade galerea be atzemoten eben. Ez da liburu teknikoa, ezta adituentzako liburua be, eta erabiltzaileari web orriak pausuz pausu sortzen laguntzen deutso. Argitalpenak, pantailearen diseinu egokiari esker, irakurle gehiago lortzeko modua erakusten dau, azaldu dau.

Gainera, interneteko atariak edukiz eta informazinoz beteteko, testuak planifiketako eta egituratzeko modu argia azaltzen dau, eta erabiltzaileari proposamenak egiten deutsoz adibideen bidez, erabiltzaileentzako web orri erakargarriak eta interesgarriak sor daizan.

Komunikazio elektronikoa. IVAPen gomendioak web orriak idazteko argitalpen bizia da, erabiltzaileek hobekuntzak proposatu ahal izango baititue; proposamen horreek aldizka barrituko dira.

Liburu digitala HAEEren administrazinoko hizkuntzearen alorreko hainbat teknikarik -Xabier Amatria, Urtzi Barrenetxea, Irene Fernández, Rakel Olea, Joseba Uskola e Izaskun Zuntzunegi- sortu dabe. Komunikazio elektronikoa. IVAPen gomendioak web orriak idazteko datozen hileotan argitaratuko dabe gaztelaniaz, eta bersino hori be dobakoa izango da eta on line egongo da erabilgarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu