Literaldia'13: Euskal literatura freskoena Bartzelonan apirilaren 3tik 27ra
2013-04-02 18:16 jardunaldiakApirilaren 3tik 27ra Bartzelona euskal literaturearen erakusleiho eta uriburu bilakatuko da. Eta beti legez, ekitaldi gehienak jente guztiaren eskura egongo dira, dobakoak izango baitira, Euskal Etxeak murriztu beharrean, kulturearen alde egiten dauen apustua indartuz eta jarraituz.
Euskal produktu freskoenak dira, Bartzelonan datozen egunotan protagonista izango diranak. Askotariko diziplinak nahasten dituenak. Eta horreek guztiak apirilean zehar Literaldia 2013ra, Euskal Etxeak antolaturiko Bartzelonako euskal literatura jaialdira helduko dira. Literaldiaren bederatzigarren edizinoa izango da aurtengoa, liburuetatik hasi, baina baita musika, erakusketa eta askotariko proposamenez jantzia.
Jaialdia urtetik urtera sendotzen doa eta hamargarren urteurrenera heltzeko hain gitxi falta jakon honetan, Kataluniako publikoari jada ezagunak dituan izenak eskaintzen deutsoz baina baita etorkizunean letra larriz idatziko diran beste batzuk be.
Apirilaren 3tik 27ra Bartzelona euskal literaturearen erakusleiho eta uriburu bilakatuko da. Eta beti legez, ekitaldi gehienak jente guztiaren eskura egongo dira, dobakoak izango baitira, Euskal Etxeak murriztu beharrean, kulturearen alde egiten dauen apustua indartuz eta jarraituz.
Sant Jordi eguna be berezia izango da, betiko lez, Literaldiarentzat. Kirmen Uribek eta Harkaitz Canok liburuak sinatuko ditue Euskal Etxeak izango dituen mahaitxuetan. Eta hurreratzen diran irakurleek bi egile horreen azken lanen zehetasunak ezagutu ahal izango ditue bide batez.
Aurtengo Literaldiaren egitaraua ikusteko klik egin hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!