Al Di Meola eta Gonzalo Rubalcaba, Getxoko 37. Nazinoarteko Jazzaldian

Bizkaie! 2013-03-25 14:48   Musikea

Al Di Meola gitarra-jotzaile estatubatuarra eta Gonzalo Rubalcaba pianista kubatarra Getxoko 37. Nazinoarteko Jazzaldiko kontzertu nagusien eskaintzeari gehitu jako. Horrrezaz gan, Wynton Marsalis eta Jazz At Lincoln Center Ochestra, Ignacio Berroa eta Stacey Kent musikariek joko dabe Algortako Biotz Alai plazan garagarrilaren 3tik 7ra.

Al Di Meola gitarra-jotzaile estatubatuarra eta Gonzalo Rubalcaba pianista kubatarra Getxoko 37. Nazinoarteko Jazzaldiko kontzertu nagusien eskaintzeari gehitu jako. Horrrezaz gan, Wynton Marsalis eta Jazz At Lincoln Center Ochestra, Ignacio Berroa eta Stacey Kent musikariek joko dabe Algortako Biotz Alai plazan garagarrilaren 3tik 7ra. Sarrerak apirilaren 8tik aurrera ipiniko ditue salgai.

Al Di Meola Bostoneko Berklee College of Music ospetsuan trebatu zan, baina ikasketak itxi egin zituan Barry Miles boskoteagaz jarduteko. 1974. urtean Chick Corearen eta Stanley Clarken orkestraran joteko kontratau eben, handik urte bira jazz-rockeko musikari handiekaz joten hasi zan, Jan Hammer, Steve Winwood, Jaco Pastorius eta Mingo Lewisegaz, besteak beste. 80ko hamarkadaren hasieran hirukote ospetsua osotu eban Paco de Lucía eta John McLaughlin gitarristeagaz batera. Mundu osoan zehar kontzertuak emon ostean, Passion, Grace & Fire diskoa kaleratu eben.

90eko hamarkadearen erdialdean beste hirukote bat ipini eban martxan, Jean-Luc Ponty biolin-jotzailea eta Stanley Clarke baju-jotzaileak lagun. The Rite of Strings izeneko diskoa grabau eben. Urteotan, hamaika artistagaz igon da eszenatokira, Luciano Pavarotti, Paul Simon, Phil Collins, Carlos Santana, Steve Winwood, Stevie Wonder, Jimmy Page eta Steve Vaigaz, berbarako.

Gonzalo Rubalcaba jazz afrokubatarra lantzen dauen handienetakoa da. Musika ikasi eban jaioterriko konserbatorioan, eta 80ko hamarkadan Orquesta Aragón taldean hasi zan beharrean. Charlie Hadenegaz grabau eban Discovery diskoari esker ospe handia lortu eben, holan gaur egungo jazzaren piano-jotzaile garrantzitsuenetakoa bilakatu zan.

Mi gran pasión bakarkako lehenengo lanak sano ondo hartu eban kritikeak bai publikoak. Blue Note etxeagz beste lan bat be atera eban, Inner Voyage, bere disografiako beharrik garrantzitsuena adituen eretxiz. 2002an eta 2006an Grammy Latino bi irabazi zituan Supernova eta Solo lanakaitik. Azken urteotan jazz, salsa eta beste genero batzuetako artista ezagunekaz ko dau, esaterako, Isaac Delgado, Juan Luis Guerra, Francisco Céspedes eta Charlie Hadenegaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu