Euskal zinemearen inguruko Ikusgaiak aldizkaria abiarazo dabe

Bizkaie! 2013-03-25 16:46

Ikusgaiak aldizkariak orain arte egindakoari jarraipena emoteaz gan, Euskal Herriko ikus-entzunezko sortze-lanaren inguruko pentsamolde kritikoa birsortzeko nahia dauen aro barri bat abiarazoko dau. Holan, euskal zinema eta euskal ikus-entzunezkoen produkzinoaren inguruan gune akademikoaren erreferentzia-puntua izan nahi dau nazinoarte mailan be.

Euskal zinemearen inguruko aldizkari akademiko bakarra izango da, eta urte amaieran zortzigarren alea kaleratuko dau on line bidez. Zortzi uztez egon da geldiarazota argitalpen hau. Ikusgaiak aldizkariak orain arte egindakoari jarraipena emoteaz gan, Euskal Herriko ikus-entzunezko sortze-lanaren inguruko pentsamolde kritikoa birsortzeko nahia dauen aro barri bat abiarazoko dau. Holan, euskal zinema eta euskal ikus-entzunezkoen produkzinoaren inguruan gune akademikoaren erreferentzia-puntua izan nahi dau nazinoarte mailan be. Hori guztia, aldizkari bati eska geinkion zorroztasuna bidelagun hartuta eta orain arteko ibilbide historikoa alboratu barik; izan be alkargune honen bidez, eztabaidea sortu eta, bide batez, bere jarduera semantikoaren ikerketa lanak bideratu eta bere eragin-eremuan nagusitasuna erakutsi nahi dau.

Sasoi barri honetan, Eusko Ikaskuntzaren bikaintasun eta tradizinoan oinarritzen da Ikusgaiak. Holan, eusko-ikaskuntza.org plataforma digitalean abiarazoko da beren beregi aitatu erakundeak dituan oinarrizko balioen (diziplinartekotasuna eta ikerkuntzea) eredu legez. Beraz, kaiera on line bidezkoa izango da.


Ikerketa eremua

Ikusgaiaken ikerketa eremuak Euskal Herriko ikus-entzunezko sortze-lana izango dau ardatz, hizkuntzak eta banaketa zein erakusketa sistemak (zinema aretoak, internet edo zirkuitu alternatiboetako banaketea).

Izaera edegikoa da aldizkaria eta bere helburua historian barrena euskal ikus-entzunezkoak izandako sorkuntzea eta produkzinoaren bilakaerea ikertzea izango da. Horretarako, hain zuzen, hainbat ikuspegi buztartuko dira. Gaiak askotarikoak izango dira eta ikerketa lerro oparoa izango dau. Izaera horren barruan, miszelanea formatua izango dau. Gainera, zenbaki monografikoak editetako aukerea be kontuan hartuko da, betibe gai jakin baten inguruko interesak holan eskatuta. Ikus-entzunezkoen ikerketa lerroa bere gain hartzen daben atalak ondokoak dira:

- Euskal ikus-entzunezkoaren historia.
- Fikzinozko zinemea eta telebistarako fikzinoa.
- Dokumentala.
- Animazinoa.
- Euskal zinemaren nortasunari buruzko eztabaidea.
- Argazkia.
- Publizidade sormena, bideoklipak eta beste ikus-entzunezko formatuak.
- Arte sormena eta ikus-entzunezko esperimentazinoa: bideoartea, instalazinoak, ikus-entzunezko erakusketak eta arlo artistiko barriak.
- Produkzinoa, banaketea eta erakusketea.
- Interneteko ikus-entzunezkoen sorkuntzea zein produkzinoa eta euskarri multimedia barriak.
- Euskal ikus-entzunezkoetako profesionalak: gidoigileak, zuzendariak, produktoreak, aktoreak, argazki zuzendariak, argigileak eta arte zuzendariak, besteak beste.


Ikerketa metodologiak:

- Historiografia.
- Zinema analisia.
- Genero ikerketak.
- Semiotika bisuala.
- Kultur ikasketak edo Cultur Studies.


Batzordeak

Ikusgaiakeko zuzendaria Andoni Iturbe Tolosa (Eusko Ikaskuntza, Bilbo) da, eta idazkaria, Ainhoa Fernández de Arroyabe (EHU/UPV). Biak ala biak, erredakzino batzordeko kide dira. Ganerako kideak ondokoak dira: Nekane Zubiaur (EHU/UPV), Iñaki Lazkano (EHU/UPV), Carlos Roldán (Eusko Ikaskuntza, Iruñea-Pamplona), Unai Belaustegi (Eusko Ikaskuntza, Donostia), Fernando Camarero (Eusko Ikaskuntza, Gasteiz) eta Begoña Gorospe (Eusko Ikaskuntza, Donostia).

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu