Iparraldea Bertan zikloa martxan da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean
2013-04-03 12:53 jardunaldiakMusikea izango da nagusi Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako Iparraldea Bertan zikloaren hamabigarren edizinoan. Apirilaren 3an hasita, egueztenero, izango dira emonaldiak.
Musikea izango da nagusi Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako Iparraldea Bertan zikloaren hamabigarren edizinoan. Apirilaren 3an hasita, egueztenero, izango dira emonaldiak.
Holako taldearen erromeriak abiatuko dau gaur Iparraldea Bertan, Koldo Mitxelena Kulturunean. Jokin Iruingarai, Mirentxu Lazkano eta Paxkal Irigoien musikariek osotzen dabe Holako. Lapurtarrek lehenagoko kantak gaur egunekoekaz nahastauko ditue.
Hurrengo eguaztenean, hilak 10, Maialen Lujanbio bertsolaria, Xabier Mendiguren Elizegi idazlea eta Mikel Markez musikaria ondoko itaunei erantzuten ahaleginduko dira: Zelan ikusten dogu Iparraldea? Mugarik ete dago bertsolaritzea, literaturea eta musikarentzat? Zer hartu-emon daukagu Ipar Euskal Herriagaz? Franck Dolosor ETBko kazetariak gidatuko dau mahai-ingurua.
Apirileko hirugarren hitzordua hilaren 17an izango da. Nadine Elgoyhen, Lucien Joa, Isabelle Jaury, Kattalin Indaburu eta Filipe Albor abeslari zuberotarrek kantaldia eskainiko dabe. Amaitzeko, apirilaren 24an, Emak bakia baita Oskar Alegriaren pelikulea proiektauko dabe. 1926an Man Ray artista estatubatuarrak Miarritzetik hur filmautako Emak bakia film abangoarditan agiri dan etxea dau ardatz .
Iparraldea Bertan zikloko saio guztiak Koldo Mitxelena Kulturunea egingo ditue, 19:30ean. Argibide gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!