Iban Nikolai didgeridoo-jotzaileak 'Organika' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2013-03-25 17:19   Musikea

Bakarkako laugarren diskoa argitaratu dau Iban Nikolaik, Organika. Zortzi kanta barri sortu ditu didgeridoo-jotzaile gipuzkoarrak. Apirilaren 5ean Berako Xuga tabernan aurkeztuko dau zuzenean, 23:00etan.

Bakarkako laugarren diskoa argitaratu dau Iban Nikolaik, Organika. Zortzi kanta barri sortu ditu didgeridoo-jotzaile gipuzkoarrak. Apirilaren 5ean Berako Xuga tabernan aurkeztuko dau zuzenean, 23:00etan.

16 urtegaz Londresera egindako bidai baten ezagutu eban ban Nikolaik didgeridoo musika-tresnea. Didgeridooaren jatorrizko lurraldera joan zan tresnea joten ikastera, Australiara, hain zuzen be. Han Yolngu izeneko aborigenakaz egon zan, eta didgeridooaren gaur egungo joerak eta korronte tradizionalak ezagutu zituan.

Ordutik hainbat jaialditan parte hartu dau, eta makina bat musikarigaz kolaborau dau, besteak beste, Pascal Gaigne, Zea Mays, Oreka TX, Samar, Xabi San Sebastian, Briganthya, Faltriqueira, Ibon Koteron eta Desorekagaz.

Organika Iban Nikolairen beharrik personalena eta desbardinena da. Zuzenekoetan Jon Manterola bideojockeya izango dau lagun, eta abesti batzuetan Stefania Caro jantzariak parte hartuko dau. Apirilaren 5ean Beran joko dau, Xuga tabernan; 26an, Usurbilgo Gaztetxean; 27an, Huescan, Sabiñanigon. Maiatzean, Amurrion eta Zarautzen emongo ditue kontzertuak.

Disko barriko Voices abestiaren bideoklipa aurkeztu barri dau, ikusgai, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu