Xabier Silveira zazpigarrenez Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazle
2013-03-25 10:18 BertsolaritzeaXabier Silveirak irabazi dau Nafarroako Bertsolari Txapelketea, buruz burukorik jokatu barik, Julio Soto bigarrenari hogei puntuko alde atera eutson eta. Silveira eta Sotogaz batera, Erika Lagoma eta Eneko Fernandez zuzenean sailkatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusirako.
Xabier Silveirak irabazi dau Nafarroako Bertsolari Txapelketea, buruz burukorik jokatu barik, Julio Soto bigarrenari hogei puntuko alde atera eutson eta. Silveira eta Sotogaz batera, Erika Lagoma eta Eneko Fernandez zuzenean sailkatu dira udagoienean egingo dan Bertsolari Txapelketa Nagusirako.
1.500 bertsozale inguru batu zira zapatuan Iruñeko Anaitasunan. Zortzi finalistek maila handiko saioa eskaini eben, antolatzaileen esanetan, eta azkenean Xabier Silveira lesakarra izan zan irabazlea.
Bigarren sailkatuari hogei puntu aldea atera eutsonez, ez zan buruz burukorik egin. Silveirak 588 puntu lortu zituan, Sotok, 568. Sei puntuko laburrean eta kartzelakoan lortu eban lesakarrak alderik handiena.
Bittor Elizagoien bertsolari beteranoak jantzi eutson txapela Silveirari. Zazpigarren txapela dau aurtengoa, hain zuzen be. Soto izan zan aurreko txapelketako bietako irabazlea.
Sailkapena holan lotu da: Xabier Silveira (588 puntu), Julio Soto (568 puntu), Erika Lagoma (558), Eneko Fernandez (541,5 puntu), Eneko Lazkoz (539,5 puntu), Jon Barberena (526 puntua), Oskar Estanga (506,5 puntu) eta Aimar Karrika (480,5 puntu).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!