Ume Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dabe gaur Euskal Herriko hainbat liburutegitan

Bizkaie! 2013-04-02 11:07   Kulturea

Apirilaren 2an Ume Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da mundu osoan, Hans Christian Andersenen jaiotzea gogoratzeko. Urtero lez, IBBY ume liburua bultzatzen dauen alkarteak mezua eta kartela argitaratu ditu, aurten Ashley Bryan eta Pat Mora izan dira egileak. Galtzagorri alkarteak zabaldu dau mezua Euskal Herrian.

Apirilaren 2an Ume Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da mundu osoan, Hans Christian Andersenen jaiotzea gogoratzeko. Urtero lez, IBBY ume liburua bultzatzen dauen alkarteak mezua eta kartela argitaratu ditu, aurten Ashley Bryan eta Pat Mora izan dira egileak. Galtzagorri alkarteak zabaldu dau mezua Euskal Herrian.

Ume liburuaren garrantzia nabarmentzen dauen mezua idatzi dau Pat Mora idazle mexikar-estatubatuarrak. Juan Kruz Igerabidek euskeratu dau Pat Moraren mezua Galtzagorri alkartearentzat. Hemen, testu osoa:


Irakurri, irakurri
bai zuk, bai nik.
Horra letrak, horra hitzak,
horra liburuak hitzez beterik…
esku artean jasotzen ditut nik.

Orrietatik xuxurlak datozkit
eta ibaien burrunbak
eta hartzen kantuak
ilargiari irribarre eginez.

Bagoaz gaztelu misteriotsuetan barna
eta zuhaitz loratuak hazten zaizkigu eskuetan
hodeietaraino. Badabiltza, badabiltza neskatxa
ausartak hegan, eta mutikoak izarrak harrapatzen.

Irakurri, irakurri, bai zuk bai nik, jirabiraka,
munduan zehar liburuetako poza banatuz.


Kartela Ashley Bryan ilustratzaile estatubatuarrak egin dau. Aurten ez da papelean inprimiduko kartelik, ezta diptikorik be. Dana dala, OEPLIren webgunetik bajatu daiteke, hemen.

Euskal Herriko makinatxu bat liburutegitan ospatuko dabe gaurko eguna, hainbat ekitaldi antolatuta, tailerrak, berbaldia, ipuin kontalariak eta abar. Ondoko liburutegietan burutuko ditue jarduerak: Iurretako Herri Liburutegia, Tolosako Ume Liburutegia, Mutrikuko Udal Liburutegia, Donostiako Udal Liburutegi Sarea eta Arrasateko Udal Liburutegiak. Argibide gehiago gura izan ezkero, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu