Leioako Umore Azokan hiru ikuskizunetik bat estreinaldia izango da
2013-04-02 18:52 KultureaEuskal konpainiek eskainiko ditue nobedade gehien, guztira erabateko zortzi estreinaldi iragarrita dagoz, hain zuzen, Al Di Là, Bapatean Zirko, Cachaba Teatro, Deabru Beltzak, Ertza, Gaupasa/Nacho Vilar Producciones, Ipso Facto eta Trapu Zaharra konpainiak eskainiko dituenak.
Euskadiko 12 konpainia, Kataluniako 16 ikuskizun desbardin eta Frantzian sortutako 9 ikuskizun izango dira 2013ko Leioako Umore Azokako ardatz nagusi. Egitarauan antzerkia, zirkua, jantzea, klown, txotxongiloak, musikea eta performance ezaugarri dituen proposamenak tartekatzen dira.
Bataz beste euskal konpainiek eskainiko ditue nobedade gehien, guztira erabateko zortzi estreinaldi iragarrita dagoz, hain zuzen, Al Di Là, Bapatean Zirko, Cachaba Teatro, Deabru Beltzak, Ertza, Gaupasa/Nacho Vilar Producciones, Ipso Facto eta Trapu Zaharra konpainiak eskainiko dituenak.
Kataluniatik hurreratuko diran konpainiek hiru ikuskizun estreinatuko ditue, beste hiruk kaleko bersinoa aurkeztuko dabe eta working progress bat be egongo da. Frantziatik etorriko dan La Mini Compagnieren erabateko estreinaldiaz gan herrialde bereko beste hiru sorkuntza lehen aldiz ikusi ahal izango dira Estadu espainiarrean eta beste hiru kalean. Estreinaldien zerrendea Andaluzia, Gaztela eta Leon eta Valentziako konpainien lan banagaz osotuko da.
Horreez gan, 2013ko Umore Azokan Holanda, Polonia, Italia, Israel, Erresuma Batua, Rusia, Rumania eta Turkiako taldeak be izango dira Estatu espainiarrean eszenaratu bako ikuskizunakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!