Ewan Pearson musikagile britainiarra, martiko Art After Dark saioan
2013-03-19 10:36 MusikeaMartiko Art After Dark saioa hemen da. Ewan Pearson DJ britainiarrak bere musika eta nahastez beteko dau Guggenheim museoa barikuan, martiak 22. Lehenago, Bombastich bikotea eta Ojos pintadosek ipiniko dabe musikea. Saioak 22:00etan hasiko dira.
Martiko Art After Dark saioa hemen da. Ewan Pearson DJ britainiarrak bere musika eta nahastez beteko dau Guggenheim museoa barikuan, martiak 22. Lehenago, Bombastich bikotea eta Ojos pintadosek ipiniko dabe musikea. Saioak 22:00etan hasiko dira.
Musikagilea, unibersidadeko irakaslea, idazlea... polifazetikoa da Ewan Pearson. Depeche Mode, Chemical Brothers, Foals eta Junior Boys taldeen nahaste klasikoek mundu osoan ezagun egin dabe, eta horrezaz aparte, berak sortutako musikea be ekarriko dau Bilbora. 1995etik, Soma, World of Apples eta Kompakt diskoetxetarako musikea egiten dau. 00:00etan hasiko dau saioa.
Pearsonen aurretik, 23:00etan, Bombastich DJ bikotea izango da eszenatokian. Elektro pop peto-petoa egiteko asmoz datoz. Antonio artista bisualak eta Edu publizisteak osotzen dabe taldea. Madrilgo Elástico clubean hasi ziran orain bost urte, ordutik makina bat aretotan ipini dabe musikea. Gaur egun, Ochoymedio clubean egiten dabe behar. Kanta ezagunak abesti barri-barriekaz nahasten ditue, jentea jantzan ipinteko. Ojos pintados Pink Fever klubeko DJ egoiliarrak hasiko dau martiaren 22ko Art After Dark saioa. Pop alternatiboa ipimniko dau, Atrioa club dotore, baina lotsabakoa bihurtuko dau.
Art After Dark saio guztietaz lez, musika emonaldiekaz batera, museoko erakusketak ikusteko aukerea izango da, 22:00etatik 1:00etara. Barikuan, ondoko erakusketak egongo dira ikusgai: L’Art en guerre. Frantzia, 1938–1947: Picassotik Dubuffetera, Historiaren istorioak, Bizitako arkitekturea eta Guggenheim Bilbao Museoaren aukeraketak III. Ganera, Bilboko Fever clubera doazenen sarrerea doban eukiko dabe, gau hiorretan 00:00etatik aurrera erabilteko.
Sarrerak salgai dagoz txarteldegian eta www.guggenheim-bibao.es webgunean, 12 euroan publiko orokorrarentzat, eta 8 euroan, Museoaren Lagunentzat.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!