Euskal literatureari buruzko ingelesezko lehenengo historia kalean da
2013-03-14 10:12 KultureaBasque Literary History euskal literatureari buruz ingelesez idatzi dan lehenengo historia aurkeztu dau AEBetako Renoko Unibersidadeko Euskal Ikasketen Zentroak. Mari Jose Olaziregi Euskal Filologian doktorea, Literatura irakaslea EHUn eta Etxepareko Euskeraren Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria izan da izan da edizinoaren arduraduna eta berbaurrearen egilea.
Basque Literary History euskal literatureari buruz ingelesez idatzi dan lehenengo historia aurkeztu dau AEBetako Renoko Unibersidadeko Euskal Ikasketen Zentroak. Mari Jose Olaziregi Euskal Filologian doktorea, Literatura irakaslea EHUn eta Etxepareko Euskeraren Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria izan da izan da edizinoaren arduraduna eta berbaurrearen egilea.
Olaziregigaz batera, beste hamabi euskal adituk hartu dabe parte liburuan: Jesús María Lasagabaster, Igone Etxebarria, Joxerra Garzia, Aurelia Arkotxa, Beñat Oyharçabal, Jean Haritschelhar, Lourdes Otaegi, Patri Urkizu, Xabier Altzibar, Xabier Etxaniz, José Manuel López eta Estibalitz Ezkerrak. Ingelesezko itzulpena Amaia Gabantxok egin dau.
Basque Literary History sei urtez, askoren artean egindako lana da, talde-lanean egindakoa baino gehiago, Olaziregin berak aurkezpenean azaldu ebanez. Kapituluka antolatuta dago, kapitulu bakotxari mende bat jagoko, XX. mendea arte, eta generoka nere bai, XX-XXI. mendeko literatureari ekiten deutsonean. Liburuaren irakurketeak euskal literatureak izan dauen bilakaerearen ikuspegi bat eskaintzen dau, bai eta literatura horretan eragina izan daben baldintza sozio-historikoena eta gure literatureak euskal gizartean izan dauen lekuarena bere, azaldu dau liburuaren arduradunak. Beste alde batetik, aniztasun kritikoa da nagusi lan honen ekarpenetan, izan be atal guztiak bat datoz lanen azterketa kritikoari emondako garrantzian.
XX. mendeko euskal literaturak leku esanguratsua dauka argitalpenean. Garrantzi hori joan dan mendean euskeraz egindako literatureak izandako hazkunde nabarmenak eta euskal literaturea euskal gizartean orduan instituzionalizau izanak azaltzen dabe. Liburuan parte hartu dabenei ondokoa eskatu jaken, euskal literaturako lanetako testuen azterketa egiteaz gan, euskal literaturea deitzen dogun erakunde sozial horren alderdiak azaltzea. Literatura ez dabe ulertzen maisulanen moltso bat lez, sistema sozio-kultural moduan baino eta izaera komunikatiboa dauen fenomeno lez.
Liburu ia osoa euskeraz idatzitako literatureari eskainita dago. Erabagi horren azalpena eskaini eban Olaziregi aurkezpenean: Euskeraz idatzitako literatureaz aparte, bada gaztelaniaz eta frantsesez idatzitako literaturea, euskal literatura lez identifikatu geinkena, idazleen jatorria, gaia edo literatura horretan emeten dan euskal munduaren ikuskera berezia bekontuan izanda. Atal bat eskaini jako beste hizkuntza batzuetan idatzitako euskal literatureari.
Joseba Zulaika Renoko Center for Basque Studies guneko zuzendariak liburua AEBetako 300 liburutegietan banatuko dabela adierazo eban prentsaurrekoan. Aurrerago begira, laneran pdf-a CBSko webgunean ipinteko asmoa be aderazo eban. Euskal gaien zabalkunderako ingelesez argitaratzea ezinbestekoa dala azaldu dau, bestela ez dago nazinoarteko testuinguruan inolako presentzia lortzerik, ezta arlo akademiko anglosaxoiean bere.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!