Luis Vega matematikaria, 2012ko Euskadi Ikerketa Saria
2013-03-14 10:59 sariak-autortzakLuis Vega Gonzalez matematikariak jaso dau 2012ko Euskadi Ikerketa Saria. Analisi Matematikoko katedraduna da EHUn, eta deribadu partzialen ekuazinoei buruzko lanakaitik da ezaguna batez be. Bost ikerlarik osotutako epaimahaiak aukeratu dau Vega, 19 hautagairen artean.
Luis Vega Gonzalez matematikariak jaso dau 2012ko Euskadi Ikerketa Saria. Analisi Matematikoko katedraduna da EHUn, eta deribadu partzialen ekuazinoei buruzko lanakaitik da ezaguna batez be. Bost ikerlarik osotutako epaimahaiak aukeratu dau Vega, 19 hautagairen artean.
Luis Vega Gonzalez (Madril, 1960) 1982an Matematiketan lizentziau zan Madrilgo Unibersidade Konplutensean, eta 1988an doktoretza lortu eban Madrilgo Unibersidade Autonomoan (UAM). Chicagoko Unibersidadean urete bi egin ostean, UAMera bueltau zan eta 1993tik EHUn behar egin dau. 1995ean, Analisi Matematikoko katedradun izentau eben.
Luis Vega mundu guztian da ezaguna deribatu partzialen ekuazinoei buruzko lanakaitik, bai eta Fourier-en analisien ganeko beharrakaitik bere. Vega irakasleak mundu mailako ikerketa talde bat sortu eban EHUn, matematiken bikaintasunean beharrean dabilena. Horri esker, EHU munduko lehenengo 150 unibersidadeen artean kokatu dau diziplina honetan.
Euskadi Ikerketa Saria epaimahiak Luis Vega Gonzalezek deribadu partzialen ekuazinoen ikerketan egindako lana nabarmendu dau. Bere ekarpen zientifikoen kalidadea eta sakontasuna be azpimarratu ditu, matematiken arlo honetan berak egindako lanak euki dauen eragina bere bai. Vega irakaslearen lanak nazinoarteko oihartzun zabala izan dau, eta euskal matematikak ikusgarri egin ditu munduko erakusleihoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!