Durango-Arratia eta Ipar Uribe-Bilbo taldeek jokatuko ditue Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketako finalaurrekoak

Bizkaie! 2013-03-11 17:43   Bertsolaritzea

Amaitu dira sailkapen-faseko saioak, hilaren 6an eta gaur egin diran saio biekaz. Joan dan eguazteneko saioa Zallan izan zan, Enkarterri eta Bilboaldekoen artean eta gaurkoa Markinan, Lea Artibai eta Ipar Uribeko taldeen artean. Irabazleak eta beraz sailkatuak, Bilboaldea eta Ipar Uribe izan dira.

Amaitu dira sailkapen-faseko saioak, hilaren 6an eta gaur egin diran saio biekaz. Joan dan eguazteneko saioa Zallan izan zan, Enkarterri eta Bilboaldekoen artean eta gaurkoa Markinan, Lea Artibai eta Ipar Uribeko taldeen artean. Irabazleak eta beraz sailkatuak, Bilboaldea eta Ipar Uribe izan dira.

Eguaztenean, Zallako institutuan 300 bat ikusle izan ziran saioaz gozetan eta honakoak izan ziran kantau eben bertsolariak eta lortutako puntuazinoak: 18 urtera artekoak: Enkarterriko taldean: Ekoitz Manzisidor, Christian Perez de Arenaza eta Asier Alcedo; Bilboaldean, barriz, Peio Molinuevo, Enare Muniategi eta Iker Garitagoitia.

19-24 urte bitartean, Enkarterriko taldean, Ander Uzelai, Eneko Alda eta Nuria Cortada; Bilboaldean, barriz, Peio Ormazabal, Andere Molinuevo eta Txaber Ormazabal.

Enkarterriko taldeak danetara 352 puntu lortu zituan eta Bilboaldeak, barriz, 401.

Gaur, hilak 11, Markinako Lea-Artibai ikastetxean izan da azken sailkapen saioa, bertako 250 ikusleren aurrean. Saio hau joan dan asteko martitzenean egitekoa zan, baina atzeratu behar izan zan jazoera triste bategaitik eta gaur giro serioan garatu da. Ondokoak izan dira kantau daben bertsolari gazteak:

Lea Artibai taldean: Aissa Intxausti, Graxi Arregi eta Naroa Loiola txikietan eta Xabier Iturraspe, Aitor Bizkarra eta Nerea Ibarzabal nagusietan.

Ipar Uriben, barriz, Unai Mendiburu, Aitzol Muruaga eta Paule Loizaga txikietan; eta Inazio Vidal, Peru Vidal eta Imanol Uria nagusietan.

Lea Artibai taldeak 411 puntu jaso ditu danetara; Ipar Uribek, barriz, 416.

Kontuak kontu, bihar eta etzi egingo diran finalaurrekoetatik irtengo dira talde finalista biak. Hona hemen egutegia:

- Martiaren 12an, Durango: Institutuan, eguerdiko 12:00etan, DURANGALDEA – ARRATIA aurrez aurre.
- Martiaren 13an, Getxon, Algortan, Aixerrotako institutuan, goizeko 11:45ean, IPAR URIBE – BILBOALDEA aurrez aurre.
- Martiaren 22an, Bilboko Kafe Antzokian jokatuko da finala arratsaldeko 19:00retan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu