Bilbao Ars Sacrum zikloak sei emonaldi eskainiko ditu martiaren 20tik aurrera

Bizkaie! 2013-03-11 17:37   Musikea

Bilbao Ars Sacrum zikloak musikari, talde eta bakarlari ezagunak batuko ditu aurten be Bilboko Gizakunde eleizan. Egitaraua martiaren 20an hasi eta 26an amaituko da. Sei emonaldi antolatu dira, danak 20:30ean.

Bilbao Ars Sacrum zikloak musikari, talde eta bakarlari ezagunak batuko ditu aurten be Bilboko Gizakunde eleizan. Egitaraua martiaren 20an hasi eta 26an amaituko da. Sei emonaldi antolatu dira, danak 20:30ean.

Historiako hainbat sasoitan espiritualtasun eta bizipen erlijiosoa inspirazino iturri izan dauen musikea eskainiko dau Bilbao Ars Sacrumek. Egitarauko lehenengo egunean, I Turchini taldeak Il tesoro di San Gennaro programea interpretauko du Antonio Florioren zuzendaritzapean. Eguenean, hilak 21, Jatorki koralak eta Hamaika Cameratak Errenazimenduko musikatik Barrokorako ibilbidea eskainikom dabe. eramango gaituzte. Marian Urkiola izango dabe gidari.

Handelen La Resurrezione kontzertua barikuan izango da, Musica Florea taldea, Barbora Sojková eta Stanislava Mihalcová sopranoak, Sylva Cmugrová kontraltoa, Jan Ondrejka tenorea eta Roman Janál bajuaren eskutik. Horreek danak Marek Strynclen gidaritzapean jardungo dabe. Zapatuan, Philippe Foulónek Iñaki Fresán baritono iruindarra eta Lachrimae Consort zuzenduko ditu Cantate Spirituale-ren interpretazinoan. Domekan ez da emonaldirik izango.

Entzuleak Austriaraino eroango ditu entzuleak Herbert Böckek zuzendariak eta Salzburgoko Mozarteum Unibersidadeko Kamarako Abesbatzak. Asteleheneko saioan Anton Bruckner, Hugo Wolf eta Gustav Mahleren lanik garrantzitsuenak izango dira egitarauaren ardatz. Moskuko Musika Bizia Kamarako Orkestreak zarratuko aurtengo Bilbao Ars Sacrum jaialdia.

Bilboko Gizakunde eleizako kontzertu guztiak 20:30ean izango dira. Sarrerak daborduko salgai dagoz, Bilbao 700 Fundazioaren bulegoan, Zabalgune plaza 11, 1. solairuan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu