Fournier eta De la Barca euskeraz

Bizkaie! 2013-03-11 11:03   Kulturea

Eusko Jaurlaritza, EIZIE eta Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeen arteko lankidetzeari esker Literatura Unibertsala bildumako liburu barri bi doguz plazan, Alain- Fournierren Meaulnes handia, Monika Etxebarriak euskeratua eta Calderón de la Barcaren Bizitza amets, Xabier Payak itzulia.

Eusko Jaurlaritza, EIZIE eta Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeen arteko lankidetzeari esker Literatura Unibertsala bildumako liburu barri bi doguz plazan, Alain- Fournierren Meaulnes handia eta Calderón de la Barcaren Bizitza amets. Bildumeak 1989 hasi eban bere ibilbidea eta oraingoz 150 liburu baina gehiago itzuli dira.

Xabier Payak bertsotan itzuli dau Bizitza amets, Pedro Calderón de la Barca autore espainiarraren antzerki-obra ezagunenetakoa; 3.319 bertso lerroz osotutako antzerki testuaren aurrean, edukiari leial izateaz gan, formeari be leial izateko helburuagaz ekin eutson lanari. Cátedrako edizinoa izan dau iturri nagusi eta itzultzaile getxotarrak jakinarazo ebanez, bertso lerro kopuruari jagokonez euskerazko bersinoa jatorrizkoa baino luzeagoa da, edukiagazko fideltasunari eusteko.

Lehenago Tennessee Williamsen Desio izeneko tranbia euskeratu eban Payak, hau be Literatura Unibertsala bilduman argitaratzeko.

Beste alde batetik, Henri-Alban Fournier idazle frantsesaren (Alain-Fournier ezizenez) Meaulnes handia gazteentzako nobelea Monika Etxebarriak euskeratu dau. Lehenago Jean Paul Sartreren Goragalea eta Danilo Kisen Hildakoen Entziklopedia euskeratuta daukaz bilduma horretarako.

Meaulnes handia 100 urte bete dituan frantsesezko eleberri irakurrienetako bat da, eta klasiko bihurtua da. Hamaika hizkuntzatara itzulia izan da, eta 1913tik bost miloe aletik gora saldu dira poltsikoko edizioan, eta izenburu bereko bi film egin ditue. Idazleak 18 urte zituala neska bat ezagutu eban: Yvonne de Quievrecourt (1885-1964). Amodio ezinezko bat izan zan, baina topaketa labur horrek, ostera, sano markau eban idazlea eta neska hori izan eban inspirazino iturri Le Grand Meaulnes idazteko. Itzultzailearen eretxiz, irakurketa erraza, zailtasun gitxikoa, egitura arina, historia ez korapilatsua eta identifikatzailea dira liburuaren arrakastearen elementu nagusiak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu