Donapaleun eregiko dan Seaskako bigarren lizeoaren planoak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2025-12-22 10:33   Kulturea

Seaskako Ikastolen Batzar Nagusian.

Donapaleuko Saint Louis Aretoan egin da Ikastolen Kontseilua, hau da, Seaskako ikastolen Batzar Nagusia. Guztira, 39 ikastoletako 140 ordezkari batu dira eta 2024-2025 ikasturteko txosten morala eta kontuak gehiengo handiz onartu dira.

Horrezaz gan, Donapaleun egingo dan Seaskako bigarren lizeoaren planoak aurkeztu ditue Gauche arkitekto etxeko Maider Galant eta Xabi Jorajuriak. Lanak 2026ko uda aurretik hasiko dira 2027ko irailean amaitzeko.

Lizeo barria finantzatzeko kanpainea jarriko da martxan. Lehenengo, Amikuze aldean eta ondoren Euskal Herri osoan. Gainera, lizeo barria izentatzeko proposamenak modu parte-hartzailean hartuko dira. Gura dauen orok egin leikee proprosamena hemen urtarrilaren 31ra arte.

Bestalde, Baionako Bernat Etxepare lizeoa egingo da lanbide heziketa arloan. Gaur egun Salmenta eta Animazino sailak eskaintzen dira lizeo profesionalean. Irailean, Personen Zaintza saila edegiko dala adierazo dabe Seaskako batzar nagusian. Holan, Seaskak haren eskaintzea handitu gura dau. 

Amaitzeko, abenduaren 27an Bilbon Euskalgintzeak atontzen dauen Pizkundea mobilizazinoraa joateko deia egin dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu