Abenduak 22 eta 29, astelehenak, Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da

Bizkaie! 2025-12-22 12:09   Kulturea

Museoa zarratuta egongo da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.

Gabonak dirala eta, hurrengo astelehenetan, abenduaren 22an eta 29an, Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da nahi daben guztiek erakusketak bisitetako aukerea izan deien. Edozelan be, Museoa zarratuta egongo da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. Ordutegiari jagokonez, 19:00retan zarratuko da baina abenduaren 24an eta 31n arratsaldeko 17:00etan itxiko da.

Museora datozen bisitariek ikusgai izango ditue, besteak beste, Lurraren arteak (babeslea: Iberdrola) eta in situ: Mark Leckey. Y la ciudad se alzaba en todo su esplendor Mark Leckey-ren instalazinoa, bigarren pisuan; Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak (babeslea: BBK) hirugarren pisuan; Vuela. Observa. Siente. Artes de la Tierra (Iberdrola), Espazioaren Anatomia, Maria Helena Vieira Da Silvari eskainitako erakusketea eta Sky Hopinkaren bideo-instalazinoa Film&Video aretoan, biak Atrioaren ondoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu