Harrera linguistikoa eta euskal gizartearen aniztasuna ardatz
2025-12-19 08:30 Kulturea82. Hermes aldizkarian.
Sabino Arana Fundazinoak argitaratzen dauen Hermes pentsamendu eta historia aldizkariak Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak atondutako Hizkuntza harrerarako ardatz batzuk mintegiaren txostenak eta ekarpenak batzen dituan monografikoa argitaratu barri dau Migratzaileen Nazinoarteko Egunean, 82. zenbakian. Argitalpenak berariaz aztertzen ditu migratzaileek eremu geografiko eta kultural ezezagun batean bizitean izaten dituen aukerak eta zaltasunak, batez be hizkuntzeari, kultureari eta integrazino-prozesuei jagokenez. Bertan, ikertzaileek, unibersidadeko irakasleek eta migratzaileen hainbat alkartetako ordezkariek hausnarketak eta kezkak azaldu ditue eta, hareei esker, aukera bikaina izango dogu etorritakoen zaltasunak bertatik bertara ezagutzeko; alabaina harrerako herrialdeagazko eta hizkuntzearen aurrean konpromisoa be azaleratu nahi dabe gurera etorritakoek, aberastasun personal eta kolektiborako iturri lez.
Kontuak kontu, zenbaki honetako edukiek gure hizkuntzearen ustezko atzeraldia migrazinoari egotzi edo leporatzen deutsen mito faltsuak baztertzen be laguntzen dabe.
Ondokoek parte hartu dabe aldizkarian: Julia Shershneva, Ikuspegi Immigrazinoaren Euskal Behatokiko zuzendaria eta EHUko irakasle agregadua; Eduardo J. Ruiz Vieytez, Deustuko Unibersidadeko irakasle eta ikertzailea; Liván Usallán Méndez, Soziologian doktorea; Xabier Aierdi Urraza, soziologoa; Eguzki Urteaga; Mario Zapata; Iker Barbero, EHUko irakasle agregadua; Alberto Galindo Hernández; Larraitz Zumeta Sánchez, Ikuspegi behatokiko ikertzailea eta Emakume Migradu Feministak-Zaintzaileak Alkarteko kidea, Valentyna Zaichenko, Aleksandra Zak, Poloniako euskalduna, eta Boubacar Diouf, Senegalgo euskalduna. Horreen guztien artikuluei esker, Hermes aldizkariaren ale barriak Euskadiko mapa linguistikoaren gaurko ikuspegia eskaintzen deusku eta, aldi berean, etorkizuneko erronkak erakutsi hizkuntzea finkatzeko asmoz, ikusmolde zabal eta itxaropentsua landuz.
Artikuluez gan, Nerea Melgosa Bardintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari alkarrizketea egin deutso Kike Santaren kazetariak eta hor inmigrazinoa jorratzen da nazinoarteko egungo gizarteetako jazoera konplejuenetakotzat, eta sarritan populismoen elikagai balio daben gatazka eta eztabaida politikoen sorburu lez. Max Frisch idazle suitzarrak gogoratzen eban bezela: Langileak eskatu genduzan eta personak etorri ziran. Nerea Melgosak, alkarrizketan, erronka horreez eta horreei aurre egiteko moduez hausnartu dau Euskadi lako lurralde konpleju batean, gizartearen eta kulturearen ikuspegian sakonduta.
Amaitzeko, Txema Monterok gogoetea egin dau Francoren heriotzearen 50. urteurrenaren harian
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
