Olentzerogaz eta Mari Domingigaz hitzordua Gabon-gauaren bezperan izango da
2025-12-19 13:33 KultureaAbenduaren 23an, martitzenean, arratsaldeko 17:30etik aurrera helduko baitira.
Kalejira Magikoan, Bilboko Moyua plazatik Arriaga plazara helduko dira. Galtzagorri Nagusia buru dauen Galtzagorri-kuadrilla alaia be ez da faltako eta Bizkaiko uriburura bisitea egingo daben beste personaje batzuk be izango dira.
Lehenengo, Carlton Hoteletik jentea agurtuko dabe eta amaitzeko, Arriaga plazan musika-ikuskizuna egongo da. Gau horretan Antzokian deskantsau eta indarbarritu ondoren, eguazten goizean, hilak 24, umeei harrerea egingo deutsee. Harrera horretarako, ezinbestekoa izango da txartelak online erreserbetea, abenduaren 22tik aurrera. Abenduaren 22an, 1.500 sarrera eskainiko dira, doban, goizeko 10:00etatik aurrera hemen.
Erreserba bakotxeko, gehienez 3 sarrera eskuratu ahal izango dira edade txikikoentzat (gonbidapenik behar ez dauen helduren bat joan beharko da hareekaz).
Olentzerok eta Mari Domingik Bilboko etxe guztietan zehar ibilbidea hasteko ordu gitxi falta dira baina ez aurretik gutunak zuzenean emon eta desioak kontau nahi deutseezan umeakaz aurre topez egin barik.
Abenduaren 24an, eguaztenean, izango da, Arriaga Antzokian, 11:00etan hasi eta 14:00ak arteko harreran.
Kontuak kontu, sarreran ordena bermatzeko eta itxaronaldiak ahalik eta gehien murrizteko, urtero bezela, txanda-sistema bat erabiliko da, dobako sarreren bidez (1.500). Online eskuratu ahal izango dira.
Aurreko urteetan lez, harreran irisgarritasun-neurriak jarriko dira, desgaitasuna daben persona guztiek topaketaz gozetako aukera izan deien. Holan, zeinu-interpreteen zerbitzu bat egongo da, baita mobikortasun murriztua daben personei laguntzeko zerbitzua be. Era berean, autismoaren espektroko nahastea (AEN) daben personek jarduera jentetsu horreetan parte hartu deien errazteko, Bilboko Udalak Arriaga Antzokian egingo dan harrerara zuzenean sartzeko aukerea eskaini dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
