Garazi Goiak 'Txartel bat (des)herrira' bere bigarren nobelea plazaratu dau
2013-03-11 14:14 KultureaGarazi Goiak iges dabilzan personaia biren inguruan eregi dau Txartel bat (des)herrira (Elkar) nobelea. Peruk eta Ibaik, biek, itxi eben Euskal Herria, batek 1937an, eta besteak oraintsu. Londresen kokatu dau istorioa, egilea bera bizi dan urian bertan.
Garazi Goiak iges dabilzan personaia biren inguruan eregi dau Txartel bat (des)herrira (Elkar) nobelea. Peruk eta Ibaik, biek, itxi eben Euskal Herria, batek 1937an, eta besteak oraintsu. Londresen kokatu dau istorioa, egilea bera bizi dan urian bertan.
Ibaik iges egin dau, bere erabakiz; Peruk be bai, baina inoren erabagiz. Deserrian, Londresen, gurutzatzen dira biak, ezustean. Aldatu nahiko leukien iragana dabe biek, eta baldintzazko galderak bizi ditue bitartean: zer jazoko ete zan hegazkin hareek herria suntsitu ez balebe? zer pasauko zan autoa hartu ez baneu?. Adinez aldea handia izan arren, hainbat gauza ditue komuneak Peruk eta Ibaik. Biak Londresen dagoz eta herrira itzultzea eragozten deutsen istorio desbardin bi ditue komunean. Egoera horregaz jokatu nahi izan dot, eta egoera horretan deserriak dauen indarra azaldu. Adin desbardintasuna dago, baina bien artean konplizidadea handia sortzen da, dino egileak.
Peru gerrako umea da, 1937an Ingalaterrara bialdutako umeetako bat. Ez da benetako personaia, Ingalaterran gelditu ziran 250 umeak sinbolizetan dituan fikzinozko personaia da. Dokumentazino lan handia egin dau Goiak, orain 75 urte Ingalaterrara joan ziran hamarren bat lagun alkarrizketau ditu, hortik ateratako sentsazinoak, eurek emondako inpresinoak eta sentimenduak islatu nahi izan dodaz, oraindino errealagoa egiteko. Ibaik be iges egin dau, baina berak halan erabagi dauelako. Maialen itxi dau atzean, ospitaleko ohean geldi.
Herria eta deserria kontzeptuek identidadean daben eragina garrantzitsua da egilearentzat, horren inguruko gogoetea egin gura izan dau nobela honetan. Protagonista biek lehenaldiari buruzko itaunak ditue, erantzun ezin dituen galderak. Eta baldintzazko perpaus horreekaz eregi behar dabe etorkizuna. Etorkizuna eregitea, herrian edo deserrian, orain euren esku dago, azalzen dau Goiak.
Goiaren bigarren eleberria da Txartel bat (des)herrira; lehenengoa, Bi hitz 2008an kaleratu eban Aberdaniagaz. Liburu guztiz desbardinak dira idazlearen esanetan, baina badabe zeozelako loturarik: Muturreko egoeren sinbolismo bat badago orain bere, personen sentimendu sakonak erakutsi nahi izan dodaz: mina, damua, ezintasuna, maitasuna, zalantza egoerak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!