Joseba B. Lenoirrek 'Instroak Vol.2' bakarkako bigarren disko instrumentala kaleratu dau
2013-03-12 11:31 MusikeaAEBetako folk doinuz atondu dau Joseba B. Lenoirrek Instroak Vol.2 (Gaztelupeko Hotsak) bakarkako bere bigarren diskoa. Domekan, hilak 17, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan aurkeztuko dau lan barria zuzenean, 19:00etan.
AEBetako folk doinuz atondu dau Joseba B. Lenoirrek Instroak Vol.2 (Gaztelupeko Hotsak) bakarkako bere bigarren diskoa. Domekan, hilak 17, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan aurkeztuko dau lan barria zuzenean, 19:00etan.
Bederatzi abesti instrumentalegaz osotu dau diskoa Berako gitarra-jotzaileak, eta bluesa, folka eta rocka ditu osogai nagusi. Igaz, egileak berak autoproduzidutako Instroak, Vol.1 lanaren zuzeneko emonaldiak antolatzen ebilela sortu ziran behar barriko piezak.
Instroak Vol.2-en beste hiru musikari izan ditu alboan, Felix Buff (Willis Drummond, Napoka Band, Monarch, Do-Rudiger) bateria eta perkusinoetan, Raul Garcia (Mugaldekoak), zerreagaz, eta Xiker Salaberria, tronpeteagaz. Dana dala, zuzenekoetan bakarrik izango da eszenatoki ganean.
Joseba B. Lenoirren atzean Joseba Baleztena dago, Sexty Sexers eta Sumision City Blues taldeetan ibilitako musikaria. J. B Lenoir bluesman estatubatuarrarei omenaldia egin gura izan deutso proiektu honetan.
Domekan, Elgoibarko Kultur Etxean joko ditu disko barriko kantak, eta ostean beste hainbat hitzordu ditu, besteak beste: martiak 23an, Hondarribin; 24an, Gasteizko Ibu Hotsen; eta, apirilak 5ean, Zarauzko Putzuzulon.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!