Joseba Sarrionaindiaren azken liburuaren katalanezko itzulpena aurkeztuko dabe datorren astean Bartzelonan
2013-02-15 11:20 KultureaJoseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? liburuaren katalanezko itzulpenaren (Som com moros dins la boira?) aurkezpena izango da zezeilaren 23an Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroan (CCCB). Ainara Munt Ojanguren itzultzailea be bertan izango da.
Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? liburuaren katalanezko itzulpenaren (Som com moros dins la boira?) aurkezpena izango da zezeilaren 23an Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroko (CCCB) Raval aretoan, arratsaldeko 18:00etan, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.
Jose Angel Irigaray, Antoni Batista, Jon Elordi, Kaissa Ould Braham, Salem Zenia, Aziz Baha eta Ainara Muntek hartuko dabe parte ekitaldian, besteak beste. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoari esker itzuli da liburua katalanera. Itzultzailea Ainara Munt Ojanguren izan da.
Joseba Sarrionandiak olerki eta narrazino laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk be. 2011. urtean Euskadi Literatur saria jaso eban Moroak gara behelaino artean? liburuari esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!