Oskar Estangak irabazi dau Zubiriko saioa
2013-02-18 11:07 BertsolaritzeaAzkenean, Estangak irabazi dau, baina bi puntuko aldea besterik ez da izan bigarren sailkatuagaz. Joxema Leitzak eta Iban Garrok, bakarkako lan polita egin ostean, hirugarren eta laugarren postua eskuratu ditue. Ozta-ozta Josema Leitzak be finalaurrekoetarako txartela irabazi dau.
Nafarroako Bertsolari Txapelketako bosgarren eta azken final laurena Zubirin jokatu da astegoienean eta Oskar Estanga izan zan onena. Giro ederra eta 140 lagun batu ziran Zubiriko Gautxori jatetxeko aretoan. Lehia handiko saio dotorea izan zan eta azken ariketara arte ez egoan esaterik sailkapena zelan geldituko zan. Azkenean, Estangak irabazi dau, baina bi puntuko aldea besterik ez da izan bigarren sailkatuagaz. Joxema Leitzak eta Iban Garrok, bakarkako lan polita egin ostean, hirugarren eta laugarren postua eskuratu ditue. Ozta-ozta Josema Leitzak be finalaurrekoetarako txartela irabazi dau.
Zubiriko saioagaz amaitu dira azken laurenak eta erabagita gelditu da finalaurrekoetan zein bertsolarik kantauko daben. Julio Soto hasieratik egoan sailkatuta eta haregaz batera honakoak: Eneko Lazkoz, Xabier Silveira, Migel Mari Elosegi Luze, Julen Zelaieta, Oskar Estanga, Erika Lagoma, Jon Barberena, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Eneko Fernandez, Iñigo Olaetxea, Iñaki Aleman, Ander Fuentes Itturri, Xabi Maia, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo eta Joxema Leitza.
Kontuak kontu, lehenengo finalerdia Atarrabian jokatuko da martiaren 2an eta ondoko bertsolariek kantauko dabe: Julio Sotok, Oskar Estangak, Erika Lagomak, Iñigo Olaetxeak, Iñaki Alemanek eta Josema Leitzak.
Bigarren finalerdia Etxarri Aranazen jokatuko da martiaren 3an; taula gainean ondoko bertsolariak izango dira: Xabier Silveira, Eneko Lazkoz, Jon Barberena, Eneko Fernandez, Ander Fuentes eta Josu Sanjurjo.
Hirugarren eta azken finalerdia, barriz, martiaren 9an izango da Elizondon, Migel Mari Elosegi, Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Xabier Maia eta Saioa Alkaiza bertsolariakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!