'Madame Bovary' eta 'Gure garaiko heroia' Urrezko Bilduman berrargitaratu ditue
2013-02-13 12:08 KultureaGustave Flauberten Madame Bovary eta Mikhail Jurievitx Lermontoven Gure garaiko heroia liburuen euskerazko itzulpenak argitaratu ditue Patxi Apalategik eta Jose Moralesek Urrezko Biblioteka bilduman.
Gustave Flauberten Madame Bovary eta Mikhail Jurievitx Lermontoven Gure garaiko heroia liburuen euskerazko itzulpenak argitaratu ditue Patxi Apalategik eta Jose Moralesek Urrezko Biblioteka bilduman. Literatura Unibertsala sailean kaleratu ziran orain hogei bat urte, eta orain lan biak berrargitaratu ditue.
Maitasunezko eleberri klasikotzat hartu izan da Madame Bovary. Emmak, Charles Bovary medikuaren emazteak, ezkonbizitza betibardinaz aspertuta, maitale baten besoetan topetan dau gaztetako ames idilikoen gauzatzea. Baina, maitaleak bertan behera ixten dau, zorrak be ito egiten dabe, eta arsenikoa hartuz pozoitzea pentsetan dau. Idazleak bere saosiko hipokresia eta itxurakeria ederto azaldu zituen nobelan. Madame Bovary Gustave Flaubert (1821-1880) idazle frantsesaren liburu ezagunenetako da. 1857an argitaratu eban.
1838tik 1840ra bitartean idatzi Mikhail Jurievitx Lermontovek (1814- 1841) Gure garaiko heroia abenturazko nobela psikologikoa. Bost narrazio batzen ditu (Bela, Maxim Maximitx, Taman, Meri printzesatxoa eta Fatalista), eta bertan Petxorin ofizial errusiarrari Kaukasoan jazotakoen berri emoten deusku egileak. Lermontov bera be Kaukason izan zan, horregaitik zeozelan autobiografikoa dala erexten deutse aditue. Eragin handia izan eban Errusiako garaiko gizartean eta geroko literaturan.
EIZIE Euskal Zuzentzaile, Idazle eta Interpreteen alkarteak eta Eusko Jaurlaritzeak sustatutako Literatura Unibertsala bilduman argitaratu ziran Patxi Apalategik euskeratutako Madame Bovary eta Jose Moralesen Gure garaiko heroia, lehenengoa 1993an, eta bestea, 1996an. Ibaizabal argitaletxeak kaleratu zituan. Elkarrek plazaratu ditu orain berrargitalpenak, Jaurlaritzeak eta EIZIEk sortutako Urrezko Bibliotekan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!