Gizazinea zikloak krisialdi ekonomikoari buruzko hainbat ikuspegi eskainiko ditu
2013-02-14 11:17 BarriakGizazinea programeak gaur egungo krisialdi ekonomikoaren hainbat ikuspegi batuko ditu zezeilaren 20tik eta 22ra Bilbon, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenez. Film laburrak eta luzeak, dokumentalak zein fikzinozkoak, proiektauko ditue. Saio guztiak doban dira.
Gizazinea programeak gaur egungo krisialdi ekonomikoaren hainbat ikuspegi batuko ditu zezeilaren 20tik eta 22ra Bilbon, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenez. Film laburrak eta luzeak, dokumentalak zein fikzinozkoak, proiektauko ditue San Frantziskoko Udaltegian eta Bilbo Zaharreko beste leku batzuetan. Saio guztiak doban dira.
Borja Casal Martik zuzendutako Mis ahorros, su botín dokumentalak edegiko dau egitaraua zezeilaren 20an, San Frantziskoko Udaltegian, 19:30ean. Munduko ekonomia kolapsau eta miloeka personen urteetako aurrezkiak desagerrarazo dituan finantza sistemearen ustelkeria azaltzen dau filmak.
Ostean, Gabriel Gaucheten The Mass of Men film laburra proiektauko dabe. Igaz, Zinebi jaialdian, Urrezko Mikeldia eta Publikoaren Saria jaso zituan. Gaur egungo lan-kaleratze eta langabeziaren arazoari buruzko gogoeta egiteko film aproposa da. Ganera, Stop Kaleratzeak-eko eta Adicae aseguru, aurrezki kutxa eta banketxe erabiltzaileen alkarteko ordezkariek be parte hartuko dabe.
Zezeilaren 21ean, Zineyayismo izeneko saioa egingo dabe San Frantziskoko Udaltegian, 19:30etik aurrera. David Morenoren Zombi film laburra eta Ignacio Ferrerasen Arrugas animazinozko film luzea eskainiko ditue. Edadeko personen eguneroko bizimoduan sakontzen dabe lan biek. Arrugas-ek Gidoi egokitu eta Animaziozko film labur onenaren Goya Sariak lortu zituan. Saio horretan Hartu-emanak helduen alkarteko kideek hartuko dabe parte
Amaitzeko, hilaren 22an, gaueko arte ibilbide berezia antolatu dabe Bilbo Zaharra auzoan zehar, ekonomia eta gizarte krisialdiari buruzko gogoetea egiteko. Hitzordua 20:00etan izango da, Harrobia plazan. Gero, Berreginen Museora joango dira, handik auzoko beste leku batzuetara, eta Martzanako kaian amaituko dabe. Caóstica taldeak film laburren emonaldia antolatuko dau Martzanan bertan. Crac-aren Ibilbidea saioak zinea, antzerkia, musikea eta jantzea eroango ditu auzoko hainbat lekutara. Euria egin ezkero, jarduerak Mariaren Bihotza Plazako arkupeetan eta Berreginen Musean egingo ditue.
Argibide gehiago gura izan ezkero, www.kulturabarrutik.net
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!