Euskal Herria 11 Kolorek orain arteko atxikimenduen barri emongo dau zapatuan, Bilborocken
2013-02-15 14:22Euskal Herria 11 Kolore ekimenak jasotako lehenengo atxikimenduak aurkeztuko ditu zapatuan, hilak 16, Bilboko Bilborock aretoan. Lidia de Lorenzo flamenko-jantzariak eta Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio bertsolariek hartuko dabe parte ekitaldian, besteak beste.

Euskal Herria 11 Kolore ekimenak jasotako lehenengo atxikimenduak aurkeztuko ditu zapatuan, hilak 16, Bilboko Bilborock aretoan. Lidia de Lorenzo flamenko-jantzariak eta Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio bertsolariek hartuko dabe parte ekitaldian, besteak beste.
Gure gizartean bizi dogun jatorri aniztasunaren inguruan, hausnartu eta eztabaida sustatzeko asmoz sortutako herri ekimena da Euskal Herria 11 Kolore. Daborduko makina bat atxikimendu ditue, tartean musikariak, bertsolariak aktoreak, idazleak kazetariak eta kirolariak: Kepa Junkera, Mikel Urdangarín, Oreka Tx, Gose, Igor Elortza, Onintza Enbeita bertsolariak, Ramón Barea, Josu Bilbao, Garbitxu, Mikel Martínez, Txani Rodríguez, Edorta Jiménez, Iñaki Perurena, Xabier Euzkitze eta Dani Álvarez.
Samira Goddi Mendizabal taldearen bozeroaleak hartuko dau berbea zapatuan Bilborockeko gizarte-ekitaldian. Euskal Herria 11 Kolorek emongo dituan hurrengo pausuak iragarriko ditu Goddik Bilbon. Ostean, Lidia de Lorenzo flamenko-jantzari ermuarrak De Norte a Sur flamenko eta txalaparta buztartzen dituan ikuskizuna eskainiko dau. Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio bertsolariek be parte hartuko dabe jaian.
Lau helburu nagusi ditu Euskal Herria 11 Kolorek: Euskal Herriko herritar guztien eskubideen, betebeharren eta aukeren bardintasuna defendau; euskal gizartearen kultura aniztasuna babestu eta sustatu; jatorri askotako euskal herritarren arteko topaketako, alkarrekintzako eta alkarlaneko esparruen alde egin; eta, gogoetea, alkarrizketea eta etenbako eztabaidea bultzatu.
Euskal Herria 11 Koloreren ganeko argibide gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!