'Blancanieves' Pablo Berger zinemagile bilbotarraren pelikulea nagusi izan da Goya sarietan
2013-02-18 10:14 BarriakBlancanieves Pablo Berger zuzendari bilbotarraren pelikuleak hamar Goya sari irabazi ditu bart, pelikula onenaren saria, jatorrizko gidoi onenarena, abesti onenarena eta emakumezko aktore onenarena, besteak beste. Gaur egungo egoera ekonomiko eta sozialak prrotagonismo nabarmena izan eban galan, izan be Eva Hache aurkezleak eta hainbat sarituk BEZ zergearen igoerea kulturan, murrizketak eta ustelkeria izan zituen gogoan.
Blancanieves Pablo Berger zuzendari bilbotarraren pelikuleak hamar Goya sari irabazi ditu bart, pelikula onenaren saria, jatorrizko gidoi onenarena, abesti onenarena eta emakumezko aktore onenarena, besteak beste. Gaur egungo egoera ekonomiko eta sozialak prrotagonismo nabarmena izan eban galan, izan be Eva Hache aurkezleak eta hainbat sarituk BEZ zergearen igoerea, murrizketak eta ustelkeria izan zituen gogoan.
Hamar sari jaso ditu Bergerren pelikula mutuak, bera izan zan nagusi domeka gauean, zuzendari onenari saria Juan Antonio Bayonak irabazi badau be, Lo imposible filmeagaitik. Blancanieves-ek ondoko Goyak lortu ditu: pelikula onena, jatorrizo gidoi onena, emakumezko aktore onena ( Maribel Verdu), emakumezko aktore hasibarri onena (Macarena Garcia), zuzendari artistiko onena, jantzigintza diseinu onena, abesti onena, jatorrizko musika onena, argazkilaritza onena eta makilaje eta ule-apainketa onena.
Jose Sacristanek bere lehenengo Goya saria irabazi dau, gizonezko aktore onenarena, El muerto y ser feliz lanagaitik. Antzeztaldeko gizonezko aktore onena Julián Villagrán izan da, Grupo 7 pelikulean egindako beharragaitik; eta antzeztaldeko emakumezko aktore onena, Candela Peña izan da, Una pistola en cada mano-gaitik. Joaquín Núñezek (Grupo 7) jaso dau gizonezko hasibarri onenaren saria.
Lo imposible beharrak zuzendari onenaren saria eroateaz aparte, beste Goya batzuk be irabazi ditu: produkzino zuzendari onena, muntaia onena, soinu onena eta efektu berezi onena, hain zuzen be. Animazinoan, Las aventuras de Tadeo Jones izan da nagusi. Javier Bardem, Ivaro Longoria eta Lilly Hartleyren Hijos de las Nubes-en irabazi dau pelikula dokumental onenaren Goya.
Europako pelikularik onena Intouchables pelikula frantsesa da, Eric Toledano eta Olivier Nakacheren pelikula arrakastatsua. Iberoamerikako lan onenari saria Alejandro Burguések (Kuba) zuzendutako Juan de los muertos-entzat izan da.
Salaketea eta aldarrikapena izan ziran nagusi aurkezle, aktore eta sarituen adierazpenetan, Espainiako Zinema Akademiako presidente Enrique González Machoren parte-hartzean bere bai. Zinemea ez da alderdi politikoena -adierazi eban- Herritarren eskubide bat da. BEZ zergearen igoerea basatia salatu eban, RTVEren gainbeherea eta horrek zineman daukan eragina be azpimarratu zituan González Machok.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!