Aiert Goenagak eta Gerediagak komunikadu bana plazaratu dabe
2013-02-14 13:48Aiert Goenaga Durangoko Azokearen zuzendari kargutik kentzearen barri emon eban atzo Gerediaga alkarte antolatzaileak. Igaz hartu eban zuzendaritzea ondarroarrak. Bai Gerediagak bai Goenagak prentsa-ohar bana plazaratu dabe.

Aiert Goenaga Durangoko Azokearen zuzendari kargutik kentzearen barri emon eban atzo Gerediaga alkarte antolatzaileak. Igaz hartu eban zuzendaritzea ondarroarrak. Bai Gerediagak bai Goenagak prentsa-ohar bana plazaratu dabe.
Durangoko Liburu eta Disko Azoka ez da sekula izan, ezta izango be, inoren proiektu petsonala. Azoka ez dau zuzendariak bakarrik egiten, lan talde osoak baino, esanez hasten da Gerediagak kaleratuako prentsa-oharra. Orain lau-bost urte hasi eben bideari segiduteko asmoa dauka alkarteak: Aurreko urteotan urratzen hasitako bideari eutsiko deutso alkarteak, sasoi barrietara egokituta, azokeari eutsiz, eta gune guztiak indartuz. Beraz, talde eta alkarteen koordinazino mahaiak jarraipena izango dauela nabarmendu dabe.
Oharrean agiri danez, Uri Azokea azokearen proiektua da, bere plan estrategikoan jasota dagoan lez. Proiektu hori gauzatzea da Gerediagaren amesa.
Aurtengo Azokea arrakastatsua izan da bisitarien aldetik, baina galera ekonomikoa aurreikusitakoa baino handiagoa izan da, Gerediagaren esanetan. Hau guzti hau aintzakotzat hartuta ganeratu dabe, Aiert Goenagari zuzendari kontratua ez barriztea ebatzi dau alkarteak. Goenagak Azokaren eredu barria finkatzen ahalegin handiak egin dituala onartu dabe, baina, zoritxarrez, ez dau zintzo jokatu Gerediaga alkarteagaz, prentsa oharrean azaldu danez.
Gaur eguerdian Aiert Goenagak prentsa-oharra plazaratu dau, bere eretxia emonez. Eraso personal bategaz itxi nahi da auzia, Goenagaren ustez. Ez dot nire zintzotasuna auzitan ipinten itxiko, Gerediaga alkarteko zuzendaritzea da-eta zintzo jokatzen ez dabilena, dino. Gerediagak alkarlanaren aldeko asmoa azaldu arren, alkarlanaren atzean eredu bertikalen aldeko apostua dabela azaldu dau.
Gerediagaren erabagiaren atzean boterekeria dago, oharrean agiri danez. Gerediaga alkartearen zuzendaritzeak Azokearen kontrol osoa izatearen sentsazinoa berreskuratzeko hartu dan erabagia da beraz. Hauxe nire egia, adierazo dau. Azokako zuzendari ohiak holan amaitu dau prentsa-oharra: Ez sinistu Gerediaga alkartean, ezta be Aiert Goenagarengan, baina sinistu Durangoko Azokarengan.
Jon Irazabalek Durangoko Azokearen zuzendari 30 urte emon ostean, sartu zan igaz Aiert Goenaga ondarroarra. Goenaga Lea-Artibaiko, Mutrikuko eta Busturialdeko Hitza aldizkarietako kudeatzailea izan da eta Gaindegia alkartean be behar egin dau.
Gerediaga alkaretaren oharra irakurri gura izan ezkero, hemen. Eta, Aiert Goenagaren oharra, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!