Euskal Herriko 23 herritan ospatuko da Haur Liburuaren Nazinoarteko Eguna

Bizkaie! 2011-03-09 17:05   Kulturea

Euskal Herriko hogeita hiru herrik bat egingo dabe Haur Liburuaren Nazinoarteko Eguneko ospakizunekaz apirilaren 2an, Galtzagorri alkarteak jakinarazo dauenez. Konbita onartu daben liburutegi eta eskoletan tailerrak, kontaketa saioak, erakusketak, irakurketak, lehiaketak, merkatu txikiak eta beste hainbat jarduera atondu dira.

Euskal Herriko hogeita hiru herrik bat egingo dabe Haur Liburuaren Nazinoarteko Eguneko ospakizunekaz apirilaren 2an, Galtzagorri alkarteak jakinarazo dauenez. Konbita onartu daben liburutegi eta eskoletan tailerrak, kontaketa saioak, erakusketak, irakurketak, lehiaketak, merkatu txikiak eta beste hainbat jarduera atondu dira. Apirilaren 2a zapatua danez, antolatutako ekitaldi asko apirilaren 1ean egingo dira.

Hans Christian Andersen idazle ezagunaren jaiotzearen urteurrena dalako egiten da egun horretan Haur Liburuaren Egunaren ospakizuna. Aurten, apirilaren 2a zapatua izanda, Espainako Haur Liburuaren Erakundeak (OEPLIk) estaduko beste haur literaturako alkarteekaz batera, deialdia egin deutse liburutegi eta irakaskuntza zentroei apirilaren 1ean edo 2an egiteko ospakizunerako ekintzak.

Parte hartuko daben zentroen artean, hamabost Gipuzkoakoak dira; bost, Bizkaikoak; eta hiru, Nafarroakoak. Atxikipena adierazo daben liburutegi zein eskolek IBBYren Estoniako atalak preparautako kartela eta mezua jasoko ditue Espainiako estaduko lau hizkuntza ofizialetara itzulita. Kartela Juri Mildebergek egin dau eta mezua Aino Pervik idatzi dau. Euskerazko mezua, barriz, Paul Picadok itzuli dau.

Galtzagorri alkartea 1990ean sortu zan. Helburu nagusi bi ditu: ume eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskerazko ume eta gazte literaturea sustatu eta ezagutarazotea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu