Euskal Herriko galeria bi baino ez, Arco nazinoarteko arte azokan
2013-02-13 10:43 KultureaArco arte garaikideko azokeak 27 herrialdetako 201 galeria batuko ditu zezeilaren 13tik 17ra bitartean, Madrilgo Ifeman. Danetara, mundu osoko 2.000 artista ingururen lanak ikusteko aukerea izango da. Aurton, Euskal herriko galeria bi besterik ez dira izango Arcon, Bilboko Carreras Mugica eta Donostiako Altxerri.
Arco arte garaikideko azokeak 27 herrialdetako 201 galeria batuko ditu zezeilaren 13tik 17ra bitartean, Madrilgo Ifeman. Danetara, mundu osoko 2.000 artista ingururen lanak ikusteko aukerea izango da. Aurton, Euskal herriko galeria bi besterik ez dira izango Arcon, Bilboko Carreras Mugica eta Donostiako Altxerri.
Nazinoarteko 150 profesional batuko dira egunotan Arcon, tartean museoetako zuzendariak eta komisarioak. Ganera, 250 bildumagile konbidau dituela jakinarazo dabe antolatzaileek. Dana dala, sasoi gatxak bizi ditu artearen merkatuak. Krisialdiak berak kalte handia egin dau, eta BEZaren igoereagaz egoereak okerrera egin dau. Izan be, estadu espainiarreko galeriek Europakoek baino BEZ gehiago ordaindu behar dabe.
Galeriak nazinoartera begira dabilz, merkatua han dago-eta orain. Igaz, bost euskal galeria izan ziran Madrilen, Bilboko Carreras Mugica eta Vanguardia, Donostiako Altxerri, Iruñeko Moises Perez de Albeniz eta Gasteizeko Trayecto izango dira Arcon. Aurten, Carreras Mugica eta Altxerri dagoz. Donostiarrek Esther Ferrerren lanak daroez, besteak beste, eta bilbotarrek Juan Perez Agirregoikoarenak nabarmendu ditue.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!